FUNTSA A35 – Pedro José Iguain Tellería
Pedro José Iguain (Alegia, 1896 – Buenos Aires, 1979). Herriko parrokiko koru-kide izan zen eta Bilboko Santos Juanes parrokian, bakarlari, bertako organista zen Castor Gorrotxategirekin ikasi zuen. Bilboko Udal Musika Akademian sakondu zuen ikasitakoa Jose Sainz Basaberekin eta, geroago, Eduardo Mokoroarekin, organoa eta konposizioa ikasi zituen Tolosan. Ataungo San Gregorio parrokiko organista plaza oposizioz eskuratu zuen 1913an, baina 1918an San Martinekora pasa zen. 1924an Beasaingo Udal Bandako zuzendari eta organista plaza lortu zuen oposizioz. 1939an Loinaz Abesbatza sortu zuen Beasainen, eta hainbat obra sortu zituen talde horrentzat. 1950ean Buenos Airesera joan zen bere familiarekin eta han zenbait parrokiatan organoa jotzen jarraitu zuen. Fondoak autorearen eskuidatzitako 55 dokumentu biltzen ditu.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A35
- Izenburua: Pedro José Iguain Tellería
- Datak: 1913 – 1979
- Tamaina eta euskarria: Kutxa 1 (55 unitate dokumental)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Iguain Telleria, Pedro José (1896-1979)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1896an jaio zen Alegian (Gipuzkoa). Herriko parrokiko koru-kide izan zen; Bilboko Santos Juanes parrokian, bakarlari, eta bertako organista zen Castor Gorrotxategirekin ikasi zuen. Bilboko Udal Musika Akademian sakondu zuen ikasitakoa Jose Sainz Basaberekin eta, geroago, Eduardo Mokoroarekin, organoa eta konposizioa ikasi zituen Tolosan. Ataungo San Gregorio parrokiko organista plaza oposizioz eskuratu zuen 1913an, baina 1918an San Martinekora pasa zen. 1924an Beasaingo Udal Bandako zuzendari eta organista plaza lortu zuen oposizioz. 1931tik 1935era Musika Bandetako Zuzendarien Elkartearen sorreran parte hartu zuen Nafarroa eta Euskal Herriko ordezkaritzako idazkaria izan zen. 1939an Loinaz Abesbatza sortu zuen Beasainen, eta hainbat obra sortu zituen talde horrentzat. Abesbatza horrek, gainera, Donostiako Abesbatzen Lehiaketako lehengo saria (1948) irabazi zuen eta arrakasta handi gehiago ere izan zituen. 1950ean Buenos Airesera joan zen bere familiarekin eta han zenbait parrokiatan organoa jotzen jarraitu zuen, merkataritza arloko lanetan ere ibili zen bitartean.
Hiru meza, hainbat motete, korurako musika, ganbera musika, pianorako obrak eta organorako lanak idatzi zituen, besteak beste. Pedro J. Iguain Buenos Airesen hil zen 1979an. - Historia artxibistikoa: Partiturak bere alabak gordetzen zituen Buenos Aires-en.
- Sarrerari buruzko datuak: Ana Mª Iguain-ek, Fondoa dohaintza moduan Eresbili eman zion 1990ean, David Insaustiren bitartez.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Autoreak eskuz idatzitako 55 dokumentu,
- Antolamentua: Fondoa konposizio dataren arabera kasik ordenatuta iritsi zen (1913-1979) eta sailkapena errespetatu zen.
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Partituretako testuak, euskaraz, latinez eta espainolez daude
- Deskribapenerako baliabideak: 1991ean Jon Bagüés-ek egin zuen katalogo informatikoa.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Pedro José Iguain (1896-1979)
- Lekuak: Beasain / Buenos Aires
- Gaiak: Koru musika / Pianorako musika / Musika erlijiosoa