FUNTSA A32 – Buenaventura eta José Luis Zapirain Uribe
Buenaventura Zapirain Uribek (Lekeitio, 1873 – Donostia, 1937) José Luis bere anaiarekin pianoa eta harmonia ikasi zituen. 1892an Burgoseko San Jerónimo Seminarioko organista plaza eskueratu zuen. 1893an Donostiara itzuli zen eta bertan gelditu zen. Marianista Anaien Ikastetxeko pianoko irakasle eta organista izendatu zuten. Donostiako Gran Casinoko pianista ere izan zen.
1887an José Luis Zapirain Uribe (Lekeitio, 1863 – Donostia, 1949) Gasteizko Katedraleko organista interino izendatu zuten. 1888 inguruan Cóbreces-eko (Santander) Zistertar Ikastetxeko kapilau izendatu zuten. Beranduago Donostiako Bihotz Santuko parrokiako organista karguan jardun zuen eraitsi zuten arte, eta Artzain Onaren Katedraleko organista nagusi lanetan aritu izan zen.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A32
- Izenburua: Buenaventura eta José Luis Zapirain Uribe
- Datak: ca. 1863 – 1937
- Tamaina eta euskarria: 13,91 m (31 kutxa. 337 partituras eskuidatziak, inprimatutako 362 partiturak, 10 liburu, 10 libreto, 7 aldizkari, obren 6 zerrenda, katalogo 1, egunkari 1, postal 1, 3 programa, gutun 1, kartel 1, argazki 1, 2 biribilki eta eta berunezko bi plantxa).
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Zapirain Uribe, Buenaventura (1873-1937) – Zapirain Uribe, José Luis (1863-1949)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak:José Luis Zapirain Uribe. Lekeitio (Bizkaia), 1863-3-27; +?. Organista eta konpositorea. Gasteizko seminarioan oso gazte sartu zen eta bertan Felipe Gorritirekin egin zituen musika ikasketak. 1887an Gasteizko katedraleko organista interino izendatu zuten, eta oposaketak ekainean egin zituen. Plaza hutsik gelditu zen nahiz oposiziogile aipagarriena izan zen. 1888 inguruan Cóbreces-eko (Santander) Zistertar Ikastetxeko kapilau izendatu zuten. Beranduago Donostiako Bihotz Santuko parrokiako organista karguan jardun zuen eraitsi zuten arte, eta Artzain Onaren Katedraleko organista nagusi lanetan aritu izan zen. Buenaventura bere anaiaren irakaslea izan zen, eta katedraleko musika artxiboan bere artxiboak gordetzen dira.Buenaventura Zapirain Uribe. Lekeitio (Vizcaya), 1873-7-14; Donostia 1937-7-8. Konpositorea, organista, irakaslea eta promotorea. José Luis, bere anaiarekin pianoa eta harmonia ikasi zituen, lehenik Lekeition eta Cóbreces-en (Santander) beranduago. Bere anaiarekin batera Donostiara joan zen. 1982an Burgoseko San Jerónimo Seminarioko organista plaza eskuratu zuen. 1983an Donostiara itzuli zen eta bertan gelditu zen. Marianista Anaien Ikastetxeko pianoko irakasle eta organista izendatu zuten. Harmonia bere anaiarekin ikasten jarraitu zuen eta ezaguera gehiegi gabe Txanton Piperri opera idatzi zuen, Toribio Alzagaren letrekin. 1899ko urtarrilaren 6an Donostiako Zentro Katolikoan estreinatu zuten eta urte hartan bertan arrakasta handiarekin antzeztu zuten Principal Antzokian eta Bilbon. 1905ean Bernardo Anaien Ikastetxeko piano irakasle izendatu zuten eta bertan egon zen bernardotarrek hiria utzi zuten arte. Donostiako Gran Casinoko pianista ere izan zen. 1909an, La Dama de Amboto bere bigarren opera estreinatu zen eta publikoak kritikoek baina harrera hobea egin zioten.XX. Mendearen lehen herenean Donostiako musika jarduerari bultzada eman zion. Hainbat ikastetxe, abesbatza eta parrokientzat konposizioak egin zituen.
- Historia artxibistikoa: Bi autoreen fondoa Maria Isabel Zapirain de Basabe bere hilobak zaindu zuen Donostiako Idiakez 2-4 kaleko egoitzean.
- Sarrerari buruzko datuak: 1989ko urriaren 24 eta 26an Maria Isabel Zapianak Eresbili dohaintzan eman zion.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Bi konpositoreen konposizioak jasotzen dira, bai eta beste egileen partituren bildumak eta beste hainbat dokumentu.
- Antolamentua: Honako atalak ditu:
BUENAVENTURA ZAPIRAIN ARTXIBOA
1. Bildumak
2. Erlijio musika:
– Mezak
– V/órg Jauna
– V/órg Ama Birjiña
– V/órg Santuak
– Moteteak Jaunari
– Moteteak Ama Birjiñari
– Gabonetako Moteteak
– Moteteak Santuei
– Korua / orkestra / Erlijiosoak
– Organoa3. Musika profanoa
– Pianoa
– Gabera
– Banda
– Ahots eta pianoa
– Koro/akonpaina
– Opera
– Zarzuela4. Pedagogia (Baxua, fugak, kontrapuntua)
5. Hainbat material:
-Libretoak, programak, pgutunak, prentsa, dossierrak, libruak, argazkiak, kartelak, bobinak eta plantxak.JOSÉ LUIS ZAPIRAIN ARTXIBOA
1. Musika erlijiosoa
– Mezak
– Moteteak Jaunari
– Moteteak Mariari
– Gabonetako moteteak
– Moteteak Santuei
– Hainbat motete2. Musika profanoa
– V/p
– Ganbera3. Ariketak
4. Hainbat material
– Zerrendak, inpresio plakakLOLITA ZAPIRAIN
PianoaBUENAVENTURA ZAPIRAIN-en BIBLIOTEKA
1. Erlijio musika
– Autoreen sailkaketa alfabetikoki
2. Musika profanoa (Autoreak egindako sailkakea alfabetikoki
– Ahotsa eta pianoa
– Korua
– Opera eta zarzuela
– Pianoa
– Organoa
– Ganbera
– Bildumak
– Ariketak, metodoak eta tratatuak3. Aldizkariak
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten.
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta libre
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
- Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: Hainbat dokumentuk hezetasun orbanak dituzte
- Deskribapenerako baliabideak: Katalogo informatikoa Pello Leiñenak egin zuen 1996an FileMakerren
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Bibliografia:
- Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana, 10. bol., 1120-1121 or.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Buenaventura Zapirain Uribe (1873-1937) / José Luis Zapirain Uribe (1863-1949)
- Lekuak: Donostia – San Sebastián
- Gaiak: Musika lirikoa / Pianorako musika / Musika erlijosoa