Donostiako Udaleko Txistulari Taldea

J.J. Santestebanen Idiarena, Jose Inazio Ansorenaren moldaketa (1998)

ERREPERTORIOA

Rodrigo A. de Santiagoren Concierto Vasco para tres txistus y dos tamboriles (1972)

ERREPERTORIOA

FUNTSA A31 – DONOSTIAKO UDALEKO TXISTULARI TALDEA – BANDA MUNICIPAL DE TXISTULARIS DE SAN SEBASTIÁN


Donostiako Udal Txistulari Bandak txistuaren difusio eta musika sorkuntzaren inguruan lan handia egin du, eta bertako buruzagiak beste txistularientzat eredu bilakatu dira: Eusebio Basurko, Isidro Ansorena, Javier Hernandez Arsuaga.
2008an Jose Ignacio Ansorena (zuzendaria), Aitor Arozena, Jose Antonio Altuna, Juan Vega, Jon Irazoki, Jokin Kanpion, Agustín Laskurain, Francisco Lera, Aitor Gastón eta Julio Garcia bertako kide ziren.
Fondoan Udal Bandaren errepertorioko eskuidatzitako partiturak eta zatiak daude: zortzikoak, pieza dantzagarriak (fandangoak, ariñ-ariñ, biribilketak), alkate-soñuak…

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A31
  • Izenburua: Donostiako Udaleko Txistulari Taldea
  • Datak: ca.1950 – ca.2000
  • Tamaina eta euskarria: 4 kutxa ( 298 unitate dokumental)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Banda Municipal de Txistularis de San Sebastián – Donostiako Udaleko Txistulari Taldea
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Txistua, giltzik gabe eta soilik hiru zulo dituen musika tresna izanik, euskal kulturak txistuaren bidez lortu eta lortzen dituen onuren adierazgarria da Donostiako Udaleko Txistulari Taldea. Juan Ignacio de Iztuetaren lekukotasunaren bidez, aipagarria da XIX. mendetik hona Donostiak eman dituen txistulari kopuru ugaria. Eta horien artean udal txistulariak eredugarri izan dira: Eusebio Basurko, Isidro Ansorena, Javier Hernández Arsuaga esate baterako.
    2008an Jose Ignacio Ansorena (zuzendaria), Aitor Arozena, Jose Antonio Altuna, Juan Vega, Jon Irazoki, Jokin Kanpion, Agustín Laskurain, Francisco Lera, Aitor Gastón eta Julio Garcia bertako kide ziren. Musika tresnaren alderdi tradizionalaz gain, bertako partaideek alderdi berritzaileak eta originala landu dituzte. Errepertorio herrikoia ezin hobeki ezagutzen dute eta Ganberako Musika ere jorratzen dute, bakarrik nahiz beste talde bokal eta instrumentalekin ere.
  • Sarrerari buruzko datuak: 1997an, bandako kidea zen Josean Altunak, bandaren jatorrizko materialak dohaintzan Eresbilen utzi zituen, hobeto kontserbatzeko.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Udal Bandaren errepertorioko eskuidatzitako partiturak eta zatiak daude: zortzikoak, pieza dantzagarriak (fandangoak, ariñ-ariñ, biribilketak), alkate-soñuak… Bandaren ekitaldi ezberdinak: ekitaldi korporatiboak, dianak, kontzertuak, dantzatzeko musika… Errepertorio propioa ere garatu dute, bandako zuzendariek sortua hein handi batean. Ohitura kontuak direla eta errepertorioaren zati bat zaharkitua gelditu da.
  • Antolamentua:
    A31/A: Errepertorioa. Partitura solteak
    A31/B: Errepertorioa Sailka
    A31/BA: Goizeko zortzikoak
    A31/BB: Alkate soinua
    A31/BC: Biribilketak
    A31/BD: Orripekoa – Fandangoa
    A31/C: Isidro Ansorenaren Errepertorioa
    A31/D: Dokumentazioa
    A31/E: Beste formazioetako partiturak
  • Eskuratzekoak: Tarteka dokumentu berriak sartzen dira.

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Bandak bere interpretaziorako berriki egin dituen moldaketekin jasotzen dira

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Isidro Ansorena (1892-1975) / Jose Ignacio Ansorena (1953- )
  • Lekuak: Donostia – San Sebastián
  • Gaiak: Txistu musika / Tradiziozko musika / Euskal folklorea