FUNTSA A30 – Luis Urteaga
Luis Urteaga Iturrioz (Ordizia, 1882 – Donostia, 1960) organista eta konpositorea izan zen. 1904an Berastegiko organista plaza oposizio bidez irabazi zuen, baina hurrengo urtean plaza berbera Zumaian eskuratu zuen eta bertan 15 urte inguruan bizi izan zen. Musika mailan lan handia egin zuen, parrokiako korua eta udal banda zuzendu zituelarik.
1920an Donostiara lekualdatu zen, San Vicente Parrokiako organista eta Musika Bandako zuzendari lanetan. Organista izateaz gain, 1953 arte Donostiako udal kontserbatorioko solfeo, harmonia eta organoko irakasle izan zen.
Fondoak Luis Urteagak korurako konposatutako 54 obra biltzen ditu, eskuidatziak gehienak, erlijio generokoak.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A30
- Izenburua: Luis Urteaga
- Datak: 1928 – 1958
- Tamaina eta euskarria: kutxa 1 (54 unitate dokumental)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Urteaga, Luis (1882-1960)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Ordizian jaio zen 1882an. Herriko parrokian tiple izan zen. Lehen musika-ikasketak Francisco Garate, Lorenzo Martinez eta Candido Elorza organistekin egin zituen, eta aurrerago, Rodoreda maisuarekin harmonia eta konposizioa ikasi zituen Donostian. Gehiago ikasteko asmotan, 1902an Balmasedara joan zen kontrapuntua eta fuga ikastera, hango organista-postua atera berri zuen Martin Rodriguezengana. Ikasketak amaitu eta, Gipuzkoako hainbat herritan organista ibili ondoren, Berastegiko organista-plaza irabazi zuen 1904an. Hurrengo urtean, ordea, Zumaiara joan zen han ere organista-plaza betetzera, eta bertan bizi izan zen 15 urte inguru Zumaiako musikari bultzada handia eman zion: parrokiako abesbatzaren eta bandaren zuzendari izan zen, kontzertuak antolatu zituen, musika konposatu zuen, eta abar. 1920an behin betirako Donostiara joan zen, San Bizenteko organista eta Udal Musika Bandaren zuzendari izendatu zutelako. Organista izateaz gain, Donostiako udal kontserbatorioan solfeo-, harmonia- eta organo-irakasle ere izan zen 1953 arte, eta Eliz Musikako Eskola Nagusiko kide ere bai. Txistuaren inguruko gauzekin harreman estua izan zuen: Txistularien elkarteko lehendakari izan zen 1955-1956 bitartean, eta baita elkarteko Ohorezko Kide ere. Hainbat ohore-domina eman zioten, horien artean Donostia Hiriko Zilarrezko Domina eta Alfontso Jakintsuaren Zaldun-gurutzea.
Obra asko konposatu zituen, nahiz eta zenbat partitura “José Iturrioz” edo “Anastasio Yurrita” ezizenekin sinatu zituen. Musika erlijioso asko egin zuen, bai korurako eta baita organorako ere. Tesoro Sacro Musical aldizkariaren bitartez, eliz doinu asko harmonizatzeko enkarguak bidaltzen zizkioten. Herri-doinu asko ere harmonizatu zituen, batez ere euskal doinuak. Txisturako ganbera-musikaren bilakaeran musikagile garrantzitsua izan zen, eta hiru txistuko banda klasikorako 90 bat obra egin zituen. Luis Urteaga Donostian hil zen 1960an. - Historia artxibistikoa: José Mª Etxebeste, Donosti-Ereserki-ko koralistak, fondoaren inbentarioa egin zuen.
- Sarrerari buruzko datuak: 1989ko abuztuaren 3an José Mª Etxebestek, koruko abeslaria, eskuidatzitako partiturak dohaintzan eman zituen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Korurako musika obren bilduma, gehienak Luis Urteagak berak eskuz idatziak.
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik.
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Euskara, latina eta gaztelera
- Deskribapenerako baliabideak: Fondoarekin batera mekanografiatutako inbentarioa heldu zen. Jon Ander Eizagirrek 2001ean katalogo informatikoa Filemaker-en egin zuen.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Luis Urteaga (1882-1960)
- Lekuak: Donostia – San Sebastián
- Gaiak: Koru musika / Musika erlijiosoa