FUNTSA A29 – MALUMBRES SENDIA
Berrehun pianola biribilkitik gora dituen bilduma familiarra. Pérez Malumbres sendiarena izan zen, Bilbon sendiaren izen bera zuen liburudenda izan zutenak. Guztira 214 biribilki dira eta horietatik aipagarriak dira Victoria etxeko 195 biribilkiak. Unibertsal mailako musika biribilkiak dira, Espainiako eta Latinoamerikako musika herrikoia, eta soilik 11 dira euskaldunak.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A29
- Izenburua: Colección de rollos de pianola Familia Malumbres
- Datak: ca. 1915 – 1930
- Tamaina eta euskarria: 214 pianolako biribilki
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Malumbres (Familia)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Sendia, izen bera zuen Bilboko liburudendaren jabea zen
- Historia artxibistikoa: Gloria Malumbres-ek bere sendiaren pianola biribilki bilduma Eresbil artxiboari eskaini zion. Berak egindako paperezko inbentarioa atxikitu zion. 1989an inbentario berria egin zen.
- Sarrerari buruzko datuak: 1989an erosi zen
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Aipagarriak dira dokumentuen artean Victoria etxeko 195 biribilkiak. Horietatik 125 unibertsal mailak musika biribilkiak dira, 78k Espainia eta Latinoamerikarekin harremana dute, eta soilik 11 dira euskaldunak.
- Antolamentua: Gloria Malumbres-ek egindako inbentario errespetatuz, currens zenbaki bidez
- Eskuratzekoak: Funts itxia
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Ikerkerleei sarrera mugatua
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
- Deskribapenerako baliabideak: 2001eko apirilean katalogo informatikoa File-Maker-en.
GAKO-HITZAK
- Lekuak: Bilbao
- Gaiak: Soinu grabazioak / Pianola erroiluak