1912ko urtarrilean Remigio Peña euskal tenoreak egindako grabazioa

1915eko abenduaren 10ean Ricardo Villak banda zuzenduz egindako fonograma

Pasaian (Gipuzkoa) 1917an egindako Pathé diskoa

FUNTSA A26 – FERMÍN SAINZ 


 

Fermín Sainz Pagoaga (Donostia, 1885 – Errenteria, 1931). Hamahiru urte zituenean bere familia Errenterian ezarri zen. Errenteriako Orfeoian solfeoa eta kantua ikasi zituen eta Jasokundeko Parrokiako koruan parte hartu izan zuen. “La Voz de Guipúzcoa” egunkariko Errenteria eta inguruetako korrespontsala izan zen. Meategietako fakultatibo ikasketak egin zituen eta Real Compañía Asturiana-n lan egin zuen.
Bilduman Pathé markako 143 disko daude, gehienak Pasaian fabrikatuak, eta beste zigiluetako 143 disko, horietatik aipagarriak dira Regal markakoak, Columbia argitaletxearenak.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzia-kodea: ES RE A26
  • Izenburua: Fermín Sainz disko bilduma
  • Datak: 1902 – ca. 1933
  • Tamaina eta euskarria: 270 disko

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Sainz Pagoaga, Fermín (1885-1931)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak::Fermín Sainz Pagoaga (Donostia, 1885 – Errenteria, 1931). Hamahiru urte zituenean bere familia Errenterian ezarri zen. Errenteriako Orfeoian solfeoa eta kantua ikasi zituen eta Jasokundeko Parrokiako koruan parte hartu izan zuen. “La Voz de Guipúzcoa” egunkariko Errenteria eta inguruetako korrespontsala izan zen. Meategietako fakultatibo ikasketak egin zituen eta Real Compañía Asturiana-n lan egin zuen. 1931ko azaroaren 25ean hil zen.
  • Historia artxibistikoa: Antonio Sainz Echeverria bere semeak bilduma zaindu zuen, eta berak utzi zuen Eresbilen. Inbentarioa paperean 1989an egin zen.
  • Sarrerari buruzko datuak: Lagapena gisa Fermin Sainz-ek egin zuen 1988ko azaroan.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Bilduman Pathé markako 143 disko daude, gehienak Pasaian fabrikatuak, eta beste zigiluetako 143 disko, horietatik aipagarriak dira Regal markakoak, Columbia argitaletxearenak. Diskoak erosketa dataren arabera ordenatuak zeuden, diskoen azalean eguna, hilabetea eta urtea idazten bait zituen Ferminek. Artista ospetsuen operen ariak aipagarriak dira.
  • Antolamendua: Inbentarioa eta katalogazioa, erosketa dataren arabera egindako ordena mantenuz egin dira.
  • Eskuratzekoak: Funts itxia.

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Digitalizatuak daude soinu grabazioak  kontsultarako soilik  sarbide librea dute.
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
  • Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: Nahiko egoera onean dauden arbelezko bilduma da. Horietatik zazpik pitzadurak dituzte. Pathé-ren zafiro diskoak, 80 b.man entzun behar dira.
  • Deskribapenerako baliabideak: J.L.k egin zuen katalogoa Absys-en 2005eko apirila eta maiatza bitartean.

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Kopiei buruzko informazioa: Egun, soilik 13 diskok dituzte kontsultarako eta mantentze kopiak.