FUNTSA A25 – CESAR FIGUERIDO
Cesar Figueridok (Cuenca, 1876 – Tolosa, 1956) Irunen hasi zituen musika ikasketak. 1890ean Parisera joan zen ikasketak sakontzera, eta Ricardo Viñes eta Fabian de Furundarenarekin egin zituen lehenengo birak. 1900ean Irungo Musika Akademian biolin-eskolak ematen zituen eta bertako musika-bandako zuzendu zuen. 1913 eta 1919 artean Donostiako Musika Akademiako biolin-irakasle izan zen. “Sociedad de Música de Cámara”ko orkestra eta Gran Kursaalekoa zuzendu zituen (1922-1924) eta Donostiako Orkestra Filarmonikoa sortu zuen (1931-1936). 1930ean Nazioarteko Kontzertu Agentzia sortu zuen.
Fondoak Cesar Figueridoren, Mª del Carmen Figuerido eta Mª Victoria Figueridoren (bere alabak) eta Manuel Figueridoren (bere aita) obra bat biltzen ditu. Donostiako Orkestra Filarmonikoaren aktak, programak eta prentsa zatiak ere biltzen ditu. Cesar Figuerido kontzertuetako agente gisa izandako jardueraren dokumentuak ere bertan aurki daitezke.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A25
- Izenburua: Cesar Figuerido
- Datak: 1892 – 1988
- Tamaina eta euskarria: 2, 4 m. (15 kutxa, 335 unitate dokumental)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Figuerido Guelbenzu, Cesar (1876-1956)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Cuencan jaio zen 1876an, baina Irunen bizi izan zen hiru urte zituenetik aurrera. Solfeoa, harmonia eta biolina ikasten aitarekin hasi zen, musikari militarra bera, eta ondoren Irungo Musika Akademian sartu zen. 13 urterekin eman zuen lehen biolin-kontzertua Donostiako Kasinoan. 1890ean Parisera joan zen ikasketak sakontzera, eta Ricardo Viñes pianistarekin egin zituen lehenengo birak kontzertista gisa. Kontzertista-karrera bikaina hasi zuen hainbat musikarirekin joaz (Fabian de Furundarena pianistarekin, esaterako, arrakasta handia izan zuen). Pablo Sarasateren ondorengotzat jo zuten garaiko kritikariek. 1900ean Irungo Musika Akademian biolin-eskolak ematen zituen eta bertako musika-bandako zuzendari ere bazen. 1913 eta 1919 artean Donostiako Musika Akademian jardun zen biolin-irakasle, zuzendariorde eta liburuzain. “Sociedad de Música de Cámara”ko orkestra eta Gran Kursaal-ekoa zuzendu zituen (1922-1924). Donostiako Orkestra Filarmonikoa sortu zuen (1931-1936). Denborak aurrera egin ahala, gero eta arreta gehiago jarri zuen irakaskuntza eta konposizioan, kontzertuak poliki-poliki alde batera utziz. 1930ean Nazioarteko Kontzertu Agentzia sortu zuen. Urte berean Donostian sortu berria zen Udal Kontserbatorioko biolin-katedra lortu zuen. “Compendio de la técnica del violín” (1952), metodoa idatzi zuen, hainbat kontserbatoriotan metodo ofiziala izan dena.
Figueridok sortutako musikaren artean azpimarratzekoa ganbera-musika da, biolin eta pianorako idatzi zituen lanak batez ere. Musika sinfonikoa, biolinerako lanak, bandarako Jota eta Elena zartzuela ere idatzi zituen. Ganbera-musikako obra asko argitaratu zitzaizkion, haien artean biolin eta pianorako euskal kantu eta dantzak biltzen zituzten hiru koaderno.
Cesar Figuerido Tolosan hil zen 1956an. - Historia artxibistikoa: Fondo familiak Tolosan zuen etxean gordetzen zen.
- Sarrerari buruzko datuak: Luis Figuerido, konpositorearen bilobak Eresbilera ekarri zuen fondoa dohaintzan.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Funtsak Cesar Figueridoren, Mª del Carmen Figuerido eta Mª Victoria Figueridoren (bere alabak) eta Manuel Figueridoren (bere aita) obra bat biltzen ditu. Cesar Figueridok sortutako obrak, bai eta errepertorioaren moldaketak eta kopiak aurki daitezke. Donostiako Orkestra Filarmonikoaren aktak, programak eta prentsa zatiak ere biltzen ditu. Cesar Figuerido kontzertuetako agente gisa izandako jardueraren dokumentuak ere bertan aurki daitezke, tartean Maurice Ravelen gutun bat.
- Antolamentua: 1990ean Arantxa Mariskal-ek egin zuen inbentarioa eta honako serietan banatzen da:
Cesar Figuerido. Obra eskuidatziak
Cesar Figuerido. Inprimatutako obrak
Cesar Figuerido. Liburutegia
Cesar Figuerido. Dokumentazioa
Mª del Carmen Figuerido
Mª Victoria Figuerido
Manuel Figuerido de Arocena
Dokumentazio grafikoa - Eskuratzekoak: 2014ko abenduaren 4an 78 b.m. diskoen bilduma bat sartu zen Eresbilera, bai eta dokumentazioa.
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
- Deskribapenerako baliabideak: Inbentario informatikoa
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Cesar Figuerido (1876-1956) / Manuel Figuerido / Mª Victoria Figuerido (1912-1972) / Mª Carmen Figuerido (1904-1988) / Maurice Ravel (1875-1937)
- Lekuak: Donostia – San Sebastian / Irun
- Gaiak: Didaktika musikala / Emakume musikagileak / Zinemarako musika / Biolin musika