FUNTSA A23 – Jesús Guridi
Jesús Guridi (Gasteiz 1886, Madril 1961). Madrilen burutu zituen musika-ikasketak eta Bilbo, Paris, Brusela eta Kolonian jarraitu zituen. 1912az geroztik Bilboko Koru Elkarteko zuzendaria izan zen eta musikagile etapa oparoari ekin zion musika genero guztiak landuz. 1939an Madrilera bizitzera joan zen. Organo Katedraduna izan zen Errege Kontserbatorioan eta bertako zuzendaria 1956tik 1961ean zendu zen arte.
Inprimatutako eta Eskuidatzitako partiturak daude fondoan. Aipagarriak dira familiaren etxean aurkitu ziren eskuz idatzitako eta sinatutako partiturak, bai eta bere obren estreinaldi eta interpretazioarekin zerikusia duten dokumentuak: programak, kartelak, prentsa zatiak, argazkiak eta dokumentazio pertsonala.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A23
- Izenburua: Jesús Guridi
- Datak: 1886 – 1961
- Tamaina eta euskarria: 9,9 m. (65 kutxa)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Guridi, Jesús (1886-1961)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1886an jaio zen Gasteizen. Madrilen burutu zituen musika-ikasketak. Bilbon jarraitu zituen Sainz Basaberekin eta Pariseko Schola Cantorum-en Vincent d´Indy-rekin, Bruselan Joseph Jongen-ekin eta Kolonian Otto Neitzel-ekin sakondu. 1912az geroztik, Bilboko Koru Elkarteko zuzendaria izan zen eta musikagile etapa oparoari ekin zion musika genero guztiak landuz: koruentzako musika erlijiosoa, organorako, orfeoirako, ganbera-musika (harizko laukote bi), musika sinfonikoa (Sinfonia pirenaica, Homenaje a Walt Disney), lirikoa (Mirentxu, Amaia, El Caserío, Mari-Eli, Peñamariana …), zinerako musika, etab… 1939an Madrila joan zen bizitzera. Organo Katedraduna izan zen Errege Kontserbatorioan eta bertako zuzendaria 1956tik 1961ean zendu zen arte.
- Historia artxibistikoa: Familiaren etxean gordetzen zen artxiboa. 1988ko uztailaren 10etik 13ra Victor Pliegok inbentarioa egin zuen, Eresbilen egindako oharrekin.
I Azpifondoa Knosys datu basean egin zen . Erregistroak Absys katalogora 1997an txertatu ziren.
2008an Aldundiarekin egindako hitzarmenaren bitartez eskuidatzi holografoak digitalizatu ziren. - Sarrerari buruzko datuak: 1988ko abuztuaren 4an Jesús Guridiren musika liburutegia Eresbilen sartu zen, Madrilgo Sagasta kalean zuen helbidetik zetorrena. 2008ko otsailaren 6an, Jesús Guridiren Madrilgo etxean zeuden partiturez eta dokumentuez osatutako azpifuntsa jaso zen, eta egun horretan bertan Eresbilera iritsi zen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Fondoak partitura eskuidatziak eta inprimatuak ditu. Aipagarriak dira familiaren etxean zeuden partitura autografoak, estreinaldiekin eta obren interpretazioarekin zerikusia duten dokumentuekin batera: programak, kartelak, prentsa zatiak, argazkiak eta dokumentazio pertsonala.
- Antolamentua: Dokumentazioa jaso zen ordena berdina jarraituz, bi zatitan gordetzea erabaki zen. I azpi-fondoak 1988an jaso zen musika liburutegiko liburu eta partiturak biltzen ditu, eta Víctor Pliegok egindako inbentarioa errespetatu zen, berak esanda: “Aunque algunas partituras están mal clasificadas por géneros, he respetado dicha clasificación que indica las cajas donde se encuentran”.
2008an sartutako II azpifondoak honela antolatzen da:
A. Jesús Guridiren konposizioak
B. Liburuxkak
C. Kontzertuetako programak
D. Kritikak eta prentsa zatiak
E. Kartelak
F. Argazkiak
G. Dokumentazio pertsonala. Gutunak
H. Dokumentazio pertsonala. Idatziak
I- Aldizkariak. Argitaletxeen katalogoak
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten.
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Dokumentuak erabili ahal izateko familiaren baimena behar da.
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Idatzizko dokumentazioa espainieraz nagusiki
- Deskribapenerako baliabideak: I azpifuntsaren katalogo informatizatuta Absys-en eta partituren eta dokumentazioaren inbentarioa FileMaker-en 2008an Mark Barnés-ek egina.
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Jatorrizko dokumentuei buruzko informazioa: José Mª Arozamenak Guridiri buruzko liburua egiteko erabili izan zuen dokumentazioa ez zitzaion familiari itzuli. Ez dakigu egun non dagoen. Bilboko Bidebarrieta liburutegian “Lamento e Imprecación de Agar”-ren eskuidatzia gordetzen da.
- Kopiei buruzko informazioa: Artxiboan gordetzen diren bere eskuidatziak erreprodukzio digitalerako HD-n eskuratu daitezke.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Jesús Guridi (1886-1961)
- Lekuak: Madrid / Bilbao
- Gaiak: Musika liburutegia / Musika lirikoa / Zinerako musika / Organorako musika / Pianorako musika