Esperantzaren Komentua

(Gaur egungo Zabalburu Ikastetxea, Bilbo)

I. Busca de Sagastizabalen Misa de Pastorela

IMPRIMATUTAKO MUSIKA ERLIJIOSOA

Pietro Terziani-ren Messa in Sib a tre voci

IMPRIMATUTAKO MUSIKA ERLIJIOSOA

A. Moraren En mísero establo (J. Erviti)

IMPRIMATUTAKO MUSIKA ERLIJIOSOA

FUNTSA A22 – BILBOKO AGUSTINDAR AMEN ESPERANTZAREN KOMENTUA


Hasiera batean serorategia izanik, 1622an Ama Agustinen komentu bilakatu zen, Convento de la Esperanza izenarekin, Bilbon. XX. mendeko laurogeigarren hamarkada arte komentu izan zen, eta 1981ean Zabalburu Ikastetxeko hezkuntza zentroan bilakatu zen. Fondoa eskuidatziz eta inprimatutako erlijio musikako partiturek osatzen dute, bai eta musika didaktika eta komunitateak erabiltzen zituen aldizkariek.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A22
  • Izenburua: Bilboko Agustindar Amen Esperantzaren Komentua
  • Datak: ca. 1870 – ca.1950
  • Tamaina eta euskarria: 5 kutxa

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Madres Agustinas de Bilbao
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Hasiera batean serorategia izanik, 1622an Ama Agustinen komentu bilakatu zen Convento de la Esperanza izenarekin ezagutzen zena. 1981ean Zabalburu Ikastetxeko hezkuntza zentroan bilakatu zen.
  • Historia artxibistikoa: Ama Agustinen ordenako Bilboko komentuko musika dokumentua multzoa. 1663 eta 1673 bitartean eraikia izan ere eraikinean mantentzen ziren. Dena den, fondoaren dokumentaziorik zaharrena XIX. Mendeko azken herenekoa da.
  • Sarrerari buruzko datuak: 1981ean komentuan Zabalburu Ikastetxea bilakatzera zihoanean Bilboko Arkeologia, Etnografia eta Historiako zuzendariak, Karmele Goñik,  komentuko material interesgarria erosi zuen. 1987ko irailaren  24ean Karmele Goñik material horiek Eresbili dohaintzan eman zizkion.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Fondoa eskuidatziz eta inprimatutako erlijio musikako partiturek osatzen dute, bai eta musika didaktika eta komunitateak erabiltzen zituen aldizkariek.
  • Antolamentua: Honako ataletan sailkatzen da: Erlijio musika; Musika instrumentala; Didaktika; Liburuak eta Katalogoak; Aldizkariak.
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
  • Deskribapenerako baliabideak: idazteko makinaz egindako inbentarioa

GAKO-HITZAK

  • Lekuak: Bilbao
  • Gaiak: Didaktika musikala / Musika erlijiosoa