FUNTSA A020 – Pilar Michelena
Pilar Michelena (Donostia, 1885 – 19) XX. Mendearen lehen hamarkadetan kontzertu ugari eskaini zituen harpista izan zen. 1910ean Argentinan bira bat eman zuen. Pablo Saraste biolin-joleak zuzentzen zuen Iruñeko orkestran urtero parte hartzen zuen. 1913an ezkondu zen. Nicanor Zabaletaren irakasle izan zen Donostian.
Fondoan Pilar Michelenarekin zerikusia duten hainbat dokumentu aurki daitezke: kontzertuen programak, aldizkariak eta Pablo Sarasatek bidalitako gutun bat.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A20
- Izenburua: Pilar Michelena
- Datak: 1906 – 1908
- Tamaina eta euskarria: 18 dokumentu
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Michelena Olano, Pilar (1885-1965)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Pilar Michelenak XX. Mendearen lehen hamarkadetan kontzertu ugari eskaini zituen harpista izan zen. 1910ean Argentinan bira bat eman zuen. Pablo Saraste biolin-joleak zuzentzen zuen Iruñeko orkestran urtero parte hartzen zuen. 1913an ezkondu zen. Nicanor Zabaletaren irakasle izan zen Donostian. 1965. urtean hil zen.
- Sarrerari buruzko datuak: Pello Otegui Calles-ek, harpa-jolearen amaren aldeko bilobak, dokumentuak dohaintzan Eresbilera eman zituen 1986an.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Fondoan Pilar Michelenarekin zerikusia duten hainbat dokumentu aurki daitezke: kontzertuen programak, aldizkariak eta Pablo Sarasatek bidalitako gutun bat.
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Espainiera
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Familiak Pilar Michelenarekin zerikusia izan dezakeen 78 b.m-ko arbelezko diskoen bilduma bat gordetzen du.