José Mª Zapirain

(1914-2007)

Joaquín Broto-ren No lloréis mis ojos

ESKUIDATZITAKO MUSIKA ERLIJIOSOA

J. Parada eta Barreto-ren Opúsculo de armonía sobre la Marcha de los Acordes (1857)

LIBURUTEGIA

1978ko Aste Santuko Programa (Donostia)

PROGRAMAK

José Mª Zapiraini elkarrizketa (El Diario Vasco, 1989)

DOKUMENTAZIOA

FUNTSA A19 – José María Zapirain


 

José Mª Zapirain (Pasaia, 1914 – Donostia, 2007) 1939an apaiztu zen eta Gasteizko Seminariora bidali zuten Prefektu moduan, eta Schola Cantorum-eko (1939-1960) musika irakasle eta zuzendari lanetan iharduteko. Academia San Gregorio Magno sortu zuen eta bertako “Repertorio Musical” bilduma zuzendu zuen. 1960an Donostiara bidali zuten eta bertako irakasle, musika prefektu eta seminarioko Schola Cantorum-eko zuzendari izan zen, bai eta elizbarrutiko musika sakratuko batzordeko idazkari (1960-1970)ere. Loiolako Haurren musika Pedagogia ikastaroetako zuzendaria izan zen; Artzain Onaren Katedraleko Kapera Maisu Kanonigoa; eta organo eta harmoniumen kontserbazio eta berreskurapenerako Elizbarrutiaren Batzordeko Idazkaria.
Fondoan S. Gregorio Magno Akademiako “Repertorio Musical” partituren originalak daude; bai eta musika konposizioak, musika liburutegia, dokumentazio pertsonala (gutunak, apunteak) eta argazkiak.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A19
  • Izenburua: José María Zapirain
  • Datak: 1914 – 2007
  • Tamaina eta euskarria: 41 kutxa

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Zapirain Marichalar, José María (1914-2007)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: José Mª Zapirain Marichalar Pasaian jaio zen 1914ko maiatzaren 13an. Solfeoa, kantua eta pianoa elizako organo-jolearekin, Don Gelasio Arambururekin, ikasi zituen eta klarinetea Udal Bandako Ledesma maisuarekin. 1927an Saturraraenko Gazteen Seminarioan sartu zen eta 1931ean Gasteizko Elizabarrutiaren Seminariora joan zen, bertan Dimas Sotés Kaperako Maisua izan zuelarik musika irakasle. Harmonia eta organoa Luis Urteagarekin ikasi zituen Donostian. 1939an apaiztu zen eta Gasteizko Seminariora bidali zuten Prefektu moduan, eta Schola Cantorum-eko (1939-1960) musika irakasle eta zuzendari lanetan jarduteko. Academia San Gregorio Magno sortu zuen eta bertako ahozko musikaren errepertorio bilduma zuzendu zuen, musika sakroa nagusiki. Montserrat Monasterioko udako musika ikastaroen sortzailea. 1960an Donostiara bidali zuten eta bertako irakasle, musika prefektu eta seminarioko Schola Cantorum-eko zuzendari izan zen, bai eta elizbarrituko musika sakratuko batzordeko idazkari (1960-1970)ere. Concilio Vaticano II-aren musika liturgikoa aplikatzeko Batzorde Nazionaleko (musika atala) kide izan zen; Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Kontseiluko presidentea (1970-1984); Loiolako Haurren musika Pedagogia ikastaroetako Zuzendaria;
    Artzai Ona Katedralaren Kapera Maisu Kalonjea; eta Eleizbarrutiko organo eta armonioen zaintze eta zaharberritze Komisioaren Idazkaria. Donostian hil zen 2007/04/07an.
  • Historia artxibistikoa: Fondoan berak sortutako partitura liturgikoak , eta bere musika liburutegi eta dokumentazio pertsonalak daude.
  • Sarrerari buruzko datuak: 1985eko udan, bere liburutegiaren zati handi bat, konposizioak eta San Gregorio Magno Akademiako jatorrizko materiala dohaintzan eman zituen. 2007an, bere heriotzaren ostean, Joaquin Okiñena abokatuak bere liburutegi pertsonala Eresbilera ekartzeko erabakiaren berri eman zuen. 2007ko ekainaren 7an Donostiako Etxaide 12-1 ezk kaleko bere etxetik 60 kutxa ekarri ziren.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Berak sortu eta zuzendu zituen Academia San Gregorio “Repertorio Musical” bildumaren inprimatutako eta jatorrizko ahozko partiturak biltzen ditu. Musika konposizioak, musika liburutegia, dokumentazio pertsonala (gutunak, apunteak) eta argazkiak.
  • Antolamentua: Fondoa bi ataletan sartu zenez, lehen atala currens zenbakien bidez antolatu zen Eresbilek garai hartan zuen antolaketa sistema jarraituz; fondoa “Repertorio Musical Academia S. Gregorio Magno” bildumako partiturekin hasten da. 2007an bigarren zatia iritsi zenean, modu independentean eman zitzaien signatura, B hizkitik hasita:
    B. Euskal konpositoreen partiturak; C. Erlijio musikako partiturak; D. Ahozko musikako partiturak; E. Musika instrumentaleko partiturak; F. Musika dramatikoko partiturak; G. Musika liburuak; H. Didaktika musikaleko liburuak; I. Kontzertuetako programak; J. Soinu grabazioak; K. Dokumentazio pertsonala; L. Epistolarioa; M. Argazkiak; N. Ikonografia
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten.

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik.
  • Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Eskuz idatzitako dokumentazio literarioa gazteleraz nagusiki
  • Deskribapenerako baliabideak: Lehen zatiaren inbentario informatikoa File-Makerren. Bigarren zatia 2008-2009 urte bitartean egin zen.

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: José Mª Zapirain (1914-2007) / Luis Urteaga (1882-1960) / José Mª González Bastida (1908-1997) / Juan María de Ugarte (1878-1956) / Félix Zabala (1921-2013) / Rafael Tapiola (1912-2003) / José Larrea Elustiza (1900-1974) / Ángel Bravo (1929-2014) / Emiliano Ibarguchi Barrondo (1920-1996) / Félix Sistiaga Altuna (1896-1972) / Ignacio Mocoroa (1902-1979) / Bruno Imaz (1897-1972) / Miguel González Bastida (1920-2013) / Miguel Alonso (1925-2002) / Joaquín Broto Salamero (1921-2006) / Norberto Almandoz (1893-1970) / Luis de Aramburu (1905-1999) / P. B. Basilio (C.P.) (1926-2015) / Félix Garitano (1939- ) / Sabin Salaberri (1934- ) / Dionisio Preciado (1919-2007) / Pedro Aizpurua (1924- ) / Gotzon Aulestia (1940-2003) / Juan José Iruretagoyena (1919-1989) / Carmelo Vega (1934-2013) / Francesc Civil Castellví (1895-1990) / José María Beobide (1882-1967) / Tomás Garbizu (1901-1989) / Isidro Ansorena (1892-1975)
  • Lekuak: Donostia – San Sebastián / Vitoria – Gasteiz
  • Gaiak: Musika liburutegia / Musika argitaletxea / Musika erlijiosoa / Musika erlijioso pastorala / Musika irakaskuntza