José Mª González Bastida

(1908-1997)

José Mª González Bastida-ren La fiesta del lugar

MUSIKA ESKUIDATZIA

José Mª González Bastida-ren Seaska-abestija (1935)

MULTIKOPIATUTAKO MUSIKA

Memoires, momentu musikalak, bandarako (1932)

GIDOIA ETA MATERIALA

I. Stravinsky-ren Oedipus rex, J. M. González-Bastida-ren bandarako instrumentazioa

PARTICELLA

Gasteizko Udal Bandaren Memoria artistikoa 1944-1947

DOKUMENTAZIOA

Bilboko Txistulari Alardea (1958)

PROGRAMAK

FUNTSA A14 – José María González Bastida 


 

Jose Mª Gonzalez Bastida 1908ko irailaren 10ean Bergaran jaio zen. Aitarekin, bertako musika bandako zuzendariarekin hasi zituen musika-ikasketak, eta Luis Urteagarekin organoa ikasi zuen eta Lamotte de Grignon-ekin instrumentazioa eta orkestrazioa. 1929an Zumaiako Udal Banda zuzendari plaza oposizioz irabazi zuen eta 1931an Hernanikoa. 1944an Gasteizko Udal Bandako eta Jesús Guridi Kontserbatorioko zuzendari izendatu zuten. 1958an Donostiara joan zen eta Easo Abesbatzako zuzendaritza bere gain hartu zuen. 1962 eta 1972 bitartean Irungo Udal Musika bandako zuzendaria izan zen. Fondoan berak eskuidatzitako partiturak daude, beste autoreen moldaketak, liburutegi musikala, dokumentazioa, diplomak eta sariak, baita argazkiak ere.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A14
  • Izenburua: José María González Bastida
  • Datak: 1908 – 1997
  • Tamaina eta euskarria: 59 kutxa (425 partitura, 32 liburu, 54 fitxa dokumental, 12 zirriborro y 33 objektu pertsonal)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: González Bastida, José María  (1908-1997)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Jose Mª Gonzalez Bastida 1908ko irailaren 10ean Bergaran jaio zen. Aitarekin, bertako musika bandako zuzendariarekin hasi zituen musika-ikasketak. Familiaren musika-giro ezin hobean murgilduta bizi zela, 8 urte zituenean Bandako flautin-plaza bete zuen. Parrokiako organojole postuan ordezkatu zuen bere aita eta harmoniako eta konposizioko ikasketak burutu zituen Luis Urteagarekin eta instrumentaziokoak eta orkestrakoak Lamotte de Grignon-ekin.
    1929an Zumaiako Udal Musika Bandako zuzendari-plaza eskuratu zuen oposizioz eta 1931n Hernanikoa.
    1935ean Donostiako Orfeoiak antolatutako Euskal Musika-lanen Sariketako Lehenengo Saria irabazi zuen “Gabon gabean errondari” musika-lanaren bidez. Gero Orfeoiak berak Fa-n idatzitako Meza, “Miserere” eta “Christus factus est” musika-lanak estrenatu zizkion.
    1944an Gasteizeko Udal Musika Bandako zuzendari izendatu zuten eta “Jesus Guridi” Kontserbatorioko irakaslea izan zen garai berean.
    1958an Donostiara joan zen bizitzera eta Easo Koruko zuzendari izan zen. Abesbatza horrekin arrakasta handia izan zuen bai Espainian eta baita atzerrian ere. Emanaldi arrakastatsu horien artean Arezzoko (Italia) lehiaketan eskuratu zuen garaipena da azpimarratzekoa. Ospe handiko musika-lanak estrenatu zituen Donostian, horien artean, S. Prokofiev-en “Alexander Newsky”, Petrassi-ren Cori di morti eta Oedipus Rex, azken hau Lisboan bertako orkestra sinfonikoarekin eta bere batutapean.
    Bai korurako eta bai txisturako konposizio sari asko irabazi ditu eta Donostian, Bilbon, Iruñean eta beste hainbat lekutan burututako Txistularien Alardeetako zuzendaria izan zen urte askotan.
    Sortu dituen musika-lanen artean ondoko hauek azpimarra daitezke: “Suite Vasca del Sol” eta “Tríptico Vasco” orkestrak jotzeko; “Etsai larre” poema sinfonikoa; “Loiolako Iñigo” poema sinfoniko-korala; “La novia del mar” eta “La virgen de Piedra” zartzuelak; korurako eta orkestrarako “Misere mei Deus” eta ahots nahasietako koru eta ahots berdineko korurako musika-lan asko.
    Donostian hil zen 1997ko irailaren 27an..
  • Sarrerari buruzko datuak: Dohaintza Eresbil artxiboari 1984an

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Fondoan berak eskuidatzitako partiturak daude, beste autoreen moldaketak, liburutegi musikala, dokumentazioa, diplomak eta sariak, baita argazkiak ere.
  • Antolamentua:

Bere konposizioak
Beste egileen lanen moldaketak
Beste egileen konposizioak
Musika liburutegia
Documentazioa
Zirriborroak eta osagabeak
Diplomak eta garaikurrak
Argazkiak

  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
  • Deskribapenerako baliabideak: Mark Barnés-ek egin zuen katalogo informatikoa File-Makerren 2003an.

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: José Mª González Bastida (1908-1997)
  • Lekuak: Donostia – San Sebastián / Irun / Vitoria-Gasteiz
  • Gaiak: Koru musika / Bandarako musika