FUNTSA A8 – Valentín Larrea
Valentín Larrea (Gabiria, 1876 – Iruñea, 1970) 1983an Madrilgo Escuela Nacional de Música y Declamación-en sartu zen, bere musika irakaslea Tragó izan zen, harmoniakoa eta konposiziokoa Emilio Serrano eta Gimeno de Lerma organokoa. 1898an sortu berria zen Iruñeako Casino Eslavako pianista plaza lortu zuen guztien adostasunarekin. Café Iruñan (Iruña) eta Hotel Continental-en (Donostia) emanaldiak eskaintzen zituen Aramendia boskotean parte hartu zuen 1913 eta 1921 bitartean. 1948an Casino Eslavaren jorratzen zuen jarduerari utzi zion. 1970eko maiatzaren 10ean Iruñean zendu zen.
Fondoak Valentín Larreak konposatutako obren eskuidatziak biltzen ditu.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A8
- Izenburua: Valentín Larrea
- Datak: 1876 – 1970
- Tamaina eta euskarria: 30 zm. (2 kutxa)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Larrea, Valentín (1876-1970)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Valetín Larrea Gabirian (Gipuzkoa) jaio zen 1876ko abenduaren 27an, eta musika ikasketak bere aitarekin hasi zituen. 1893an Madrilgo Escuela Nacional de Música y Declamación-en sartu zen, bere musika irakaslea Tragó izan zen, harmoniakoa eta konposiziokoa Emilio Serrano eta Gimeno de Lerma organokoa. 1898an sortu berria zen Iruñeako Casino Eslavako pianista plaza lortu zuen guztien adostasunarekin. 1901 eta 1911 bitartean Euskal Festen lehiaketan hainbat sari eskuratu zituen. Café Iruñan (Iruña) eta Hotel Continental-en (Donostia) emanaldiak eskaintzen zituen Aramendia boskotean parte hartu zuen 1913 eta 1921 bitartean. 1948an Casino Eslavan jorratzen zuen jarduerari utzi zion. 1970eko maiatzaren 10ean Iruñean zendu zen.
- Sarbide baldintzak: 1981 inguruan, José Luis Ansorenak Valentín Larrearen alargunaren hondarribiko etxetik bere fondoa jaso zuen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Fondoak Valentín Larreak konposatutako obren eskuidatziak biltzen ditu.
- Antolamentua: Eresbilen jatorrizko antolaketa sistemaren arabera partiturak generoaren arabera sailkatu ziren, lehenik musika erlijiosoa, eta gero musika profanoa (koru musika, txistukoa, ganbera musika eta pianorako musika).
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten.
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik.
- Deskribapenerako baliabideak: Inbentarioa José Luis Ansorenak egin zuen eskuidatziz. Informatikako katalogoa Jon Ander Eizagirrek egin zuen File-Makerren 2002an.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Valentín Larrea (1876-1970)
- Lekuak: Gaviria Gabiria / Pamplona Iruña
- Gaiak: Koru musika / Saloirako musika / Organorako musika / Pianorako musika / Musika erlijiosoa / Sakelako partiturak