FUNTSA A 206 – CORONAVIRUS
“Covid19” birusaren hedapenak eragindako larrialdi-egoeraren ondoren, 2020ko martxoaren 14an alarma-egoera ezarri zen eta biztanleriaren zati handi bat konfinatzea erabaki zen.
Egoera horri aurre egiteko, musikari profesional batzuek hainbat ekimen jartzen dituzte abian, alde batetik, osasun-langileak babesteko eta omentzeko; izan ere, beren lanagatik birusaren eraginpean jartzen dira zuzenean, eta, ondorioz, kutsatzeko arrisku handiagoak dituzte; eta bestetik, etxean itxita dauden herritarrak entretenitzeko. Aldi berean, herritarrek hainbat musika-adierazpen sortzen dituzte beren kabuz, etxeko bideoetan islatzen direnak eta sare sozialetan partekatzen direnak.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A206
- Izenburua: Coronavirus : konfinamendutik eta konfinamendurako musika
- Datak: 2020/03/14 –2020/05/30
- Tamaina eta euskarria: 278 fitxero (22’7 GB)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Euskal Herriko musikariek eta herritarrek sortu eta interpretatuta
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Covid19ak eragindako egoeraren ondorioz, Urkullu presidenteak larrialdi egoera ezarri behar izan zuen. Hurrengo egunean, martxoaren 14an, alarma-egoera ezarri zen estatu osoan, eta herritarrak euren etxeetan konfinatuak geratu ziren. Egoera horren ondorioz, musikari profesional batzuek herritarrak entretenitzeko hainbat ekimen abiarazi dituzte, eta, aldi berean, bat-bateko musika-adierazpenak sortu dira herritarren artean.
- Historia artxibistikoa: Musika-adierazpen hauek hainbat sare sozialetan argitaratu eta banatu izan dira konfinamendu-aldian. Euskal Herriko musikariek eta herritarrek sortu edo interpretatutakoak hautatzen dira, eta egoeraren testigantza emango duen funts batean biltzen dira
- Sarrerari buruzko datuak: Etxean konfinatuta lan egiten duen Eresbileko taldeak epe horretan sareetan egoera horri buruz argitaratutako adierazpenen lagin esanguratsua biltzen du.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Musikari profesionalen kontzertuak eta interpretazioak, alarma- eta konfinamendu-egoerak inspiratutako abesti originalak eta letra egoera horretara egokituta duten beste abesti batzuk.
- Antolamentua:
- A) Musika-bideoak.
- B) Dantza-bideoak.
- D) Bertso bideoak.
- E) Audioak.
- Z) Dokumentazioa.
- Eskuratzekoak: Gai honi buruzko eta epe horretan argitaratutako adierazpenen sarrera berriak aurreikusten dira.
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Atzipen librea aretoan
- Erreprodukzio baldintzak: Ezin da erreprodukziorik egin, legeak babestutako materialak direlako.
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Abestien letrak nagusiki euskaraz
- Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: 267 fitxategi ditigalak mp4an. Besteak: 1 webm, 1 mov, 1 mp3, 4 pdf, 3 doc, 1 txt
- Deskribapenerako baliabideak: 2020ko maiatzaren 20tik 27ra excel-en egindako inbentarioa.
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Jatorrizko dokumentuei buruzko informazioa: Bideo gehienak Youtuben daude (www.youtube.com)
GAKO-HITZAK
Gaiak: Musika-Euskal Herria-XXI. m. / Dantza / Bertsoak