Inicio de la página-EU

AYUDAS A LA ACCESIBILIDAD-EU

YBARRA SENDIAREN FUNTSA

Argizarizko zilindroak


ARRABOLEN HAUTAKETA

Hemen azaltzen dena, erreproduzitu ahal izan ditugun arrabol batzuen hautaketa txiki bat da. Bilduma honek XIX. mendearen bukaera eta XX. mendearen urte hasierako arrabolak ditu. 1905. urtea baino lehen inpresionatutak izan zirela ustetan gaude. Ia denak argizari argiarekin egina daude. Gehiengoek hezetasun handiko ingurunean ugaltzen diren mikroorganismoek egindako narriadura mota ezberdinak erakusten dituzte.

Hala eta guztiz ere, bilduma honen balioa ondare ikuspuntutik, eztabaidaezinekoa da. Estatuko arrabol bilduma handiena da seguru aski. Ematen digun informazioa ikaragarria da: errepertorioa, interpreteak, eta abar. Hala ere, proiektua aurrera joan den heinean, soinu grabazio hauetako batzuen historiari buruz azaldu zaizkigun zalantzak ez dira gutxi izan.

 Entzun:

 

 

Bi dira bilduma honetako euskal etxeak: Vda. De Ablanedo e Hijo eta Almacén de Pianos, Enrique García. Dokumentu kopurua eta errepertorioa ikusirik ezberdintasuna handia da: 144 eta 6 arrabol hurrenez hurren. Vda. De Ablanedo etxeak, euskal musikaren fonograma kopuru txikiaz gain, operaren, zarzuelaren eta abarrekoaren zatien kopuru mordoa jasotzen du, Enrique Garcíarenak, berriz, euskal musikaren arrabol gutxi batzuk bakarrik erregistratzen du. Digitalizazioa egin ondoren, Vda. De Ablanedo etxearen zilindro kopuru mordoa jatorrian beste etxean inpresionatu zela jakin dugu, Madrileko Vda. De Aramburo etxean, alegia. Pantografoz egindako kopiak ote ziren batek daki. Arrabol hauetako batzuen salneurriaren ezberdintasuna, beste etxeekin konparatuz askoz merkeagoak, hipotesi hau egiaztatu liteke. Beste galderak daude oraindik erantzun gabe; beraz, bilduma hau ikerketa berriak irekitzeko lagungarria izatea espero dugu.

Digitalizazioak Franz Lechleitner-ek arrabola erreproduzitzean seinalea hartu zuen moduan aurkezten dira, esku-hartzerik gabe. Material honek artxibo kopia osatzen du. Fitxero hauetako batzuk berriztapen laborategi batera eraman dira, zarata ezabatuz entzungarriagoak izateko. Hautaketa honetako arrabol batzuetan bai digitalizazioa bai soinu berriztapena konparatu daiteke.

 


ERESBIL

Musikaren euskal artxiboa
Tel.: (34) 943-000868 • Fax: (34) 943-529706
E-mail: bulegoa@eresbil.eus