TEKNIKOA 
Franz Lechleitner
 |
Franz Lechleitner. Argazkia: Phonogrammarchiv der Österreichischen Akademie der Wissenchaften |
Telekomunikazio-ingeniaritza ikasi zuen Vienako Teknologia Unibertsitatean. 1973tik Austriako Zientzia-Akademiako Phonogrammarchiv-eko teknikari-burua bezala lan egin du. Soinu-euskarri mekaniko historikoko erreprodukzioan espezializatu zen, zilindroetan eta goma laka-ko diskoetan batez ere; gainera, zilindroetarako erreprodukzio-aparatu moderno bat egin du, gaur egun Berlineko Phonogrammarchiv, Washingtoneko Kongresuaren Liburutegia, San Petersburgo eta abarretan erabiltzen den makina. Hainbat bilduma historikoko erreprodukzioaz arduratu da ere, hala nola, Jerusalem-en, Rigan, Vilniusen, Tbilisin, Aarhus-en eta Berlin-en eta soinu-erreprodukzio oinarriei, gramófono konpanien historiari eta diskografiari buruzko klaseak emateko eskatzen diote.
Vienako Phonogrammarchiv-ek Rudolf Trebitsch-ek Euskal Herrian 1913an grabatutako euskal musikaren eta euskarazko ahotsen zilindro-bilduma garrantzitsua dauka.