Inicio de la página-EU

AYUDAS A LA ACCESIBILIDAD-EU

YBARRA SENDIAREN FUNTSA

Argizarizko zilindroak


PROIEKTUA

Bilduma Eresbil-eko gordailuetan gordetzen da 1996tik, behin euskarriak egonkortuta, digitalizatu ahal izateko itxaropenarekin. Arduradunek bildumaren kontserbazio egoera ona ez dela dakite eta zilindro askoren soinu-seinalea azkenik berreskuratu ahal izango delaren zalantza serioak dituzte.

Franz Jonekin 2010ean Eresbilen
 

Txoke!-k antolatutako "Bilbao Congress 2010 Intangible Cultural Heritage = Patrimonio Cultural Inmaterial" zela eta, Franz Lechleitner, Vienako Phonogrammarchiv-eko injinerua, Eresbil artxibora bisita egin zuen. Zuzendariak, Jon Bagüés, zilindro-bilduma erakutsi zion Franz-i. Honek, gutxienez bildumaren zati bat erreproduzitu zitekeela eta, beraz, digitaliza zitekeela ziurtatu zuen.

Euskarriaren hauskortasuna eta bere lekualdaketa dakarren arriskuagatik, aditu bat digitalizazioa artxiboan bertan egiteko erabakia hartu zen. Franz, bere esperientzia profesionalagatik, honetako arloan lana burutzeko persona aproposena zela ziur geunden.


Une horretatik aurrera, digitalizazio proiektuaren bideragarritasuna eta bere kostua zehaztu ahal izateko, injineruarekin hainbat aldiz kontaktatuan jarri ginen.

Azkenik, 2014ko urtarrilaren 23an, Jon Bagües-ek proiektua Bizkaiko Foru Aldundiari aurkeztu zion du formalki. Aldundiak onartu zuen eta bere osotasunean ordaindu du.


ERESBIL

Musikaren euskal artxiboa
Tel.: (34) 943-000868 • Fax: (34) 943-529706
E-mail: bulegoa@eresbil.eus