Inicio de la página-EU

AYUDAS A LA ACCESIBILIDAD-EU

YBARRA SENDIAREN FUNTSA

Argizarizko zilindroak


YBARRAREN SENDIAREN BILDUMA. A60 FUNTSA

 

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi kodea: A60
  • Izenburua: Colección Familia Ybarra
  • Datak: ca. 1898-1905
  • Deskribapen-unitatearen tamaina eta euskarria: argizarizko 551 zilindro

TESTUINGURUA

 

  • Sortzailearen izena: Familia Ybarra
  • Korporazioaren historia/ datu biografikoak: José Antonio Ybarra de los Santos Somorrostroko bailarakoa zen eta Bilbon ezarri zen 1801ean. Urte batzuetan prokuradore moduan lan egin eta gero meatzaritzaren ustiaketari ekin zion, eta Juan eta Gabriel bere semeak elkartean sartu zituen. 1849an hil zenean, bere semeek ondasunak jaso zituzten.1882. urtean Altos Hornos y Fábricas de Hierro y Acero de Bilbao elkartea sortu zuten. Ybarra familia inbertsio talde izateari 1890. urtean utzi zion, eta hainbat oinordekok bere lekua hartu zuten. 1921. urtean Ybarra sendiko lau pertsonek Espainiako 46 enpresa entzutetsuen administrari kontseiluetan postuak zituzten, Altos Hornos de Vizcaya, Sociedad Española de Construcción Naval, Compañía Marítima del Nervión, Banco de Vizcaya, eta abar.
  • Historia artxibistikoa: Fondoa Bizkaiko Artxibo Historikotik jatorrizko 7 kutxetan iritsi zen, egoera oso tamalgarrian. Ehuneko hamarra itxuraz egoera onean sartu zen eta gainontzekoak ez-erabilgarriak. Jatorrizko kutxetan eta kotoitan bildurik iritsi ziren. 1997ko urtarrilaren 13an Bizkaiko Foru Aldundiko Carmen Uncetak “Cilindros” izenburuko koadernotxoaren fotokopiak bidali zituen, jatorrizko 634 zilindroen inbentarioarenak.
  • Sarrerari buruzko datuak:1996eko martxoaren 5ean ekarria

EDUKIA ETA EREMUA

 

  • Garrantzia eta edukia: Dokumentuen artean, bilbotar bi etxeei buruzkoak aurki ditzakegu: 6 Centro Fonográfico Universal, Gran Vía kaleko Almacén de pianos Enrique García-koak, eta 144 Hurtado de Amézaga kaleko Viuda de Ablanedo e Hijos-ekoak. Opera eta zarzuela zatiak, espainiar abestiak eta ipuinak daude fondoan, eta aldi berean zortzikoak eta euskal abestiak Maguregui, Villabella, Arriaga, Ercilla edo Bordes jaunek abestuak.
  • Antolamendua: Currens zenbakietako serie bakarra, jatorrizko kutxen ordena ahal den neurrian errespetatzen duena.
  • Balioespenak, hautaketak eta deuseztapenak: Jatorrizko kutxetatik atera, kotoia kendu eta lehortzen utzi ziren. Hezetasuna jasan izanaren sintomak oso nabarmenak dira ( 1983ko uholdeak?). Jatorrizko kutxa asko hautsiak daude, eta baita zenbait zilindro ere. Beste batzuk “erreta” daude eta gehientsuenek onddoen aztarnak dituzte. Egurrezko zenbait kaxa ezin da berreskuratu. Kaltetutako materialak garbitu eta berreskuratzeko nolabaiteko esperantza duen materiala gorde zen.
  • Eskuratzekoak: Fondo itxia

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: dokumentuak ezin dira kontsultatu
  • Deskribapenerako baliabideak: Paperean eta File-Makerren, 1996. Urtean JL-k egindako inbentarioa.

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Kopien existentzia eta kokapena: 186 arrabolen edukiera wav fitxeroetan eskuragai dago
  • Jatorrizko dokumentuei buruzko informazioa: Sig.: K33-0073. "Recepción en Eresbil, depósito de Oarso, del Fondo de la Familia Ybarra". 21 fot.
  • Bibliografia: Díaz Morlan, Pablo. Los Ybarra : una dinastía de empresarios (1801-2001). Madrid : Marcial Pons, 2002. 378 p. : il. ; 22 cm

DESKRIPZIOAREN KONTROLA

  • Artxibozainaren oharra: JLk 2009/01/29an egindako deskripzioa.
  • Informazio Iturria: Sortzailearen historiarako honakoak kontsultatu dira: www.unizar.es/eueez/cahe/diazmorlan.pdf, 2009-01-29 : (Diaz Morlan, Pablo. Los Ybarra contra el "síndrome de Budenbrooks". El éxito de seis generaciones de empresarios (1801-2001))
  • Erregelak edo arauak: ISAD G

 


 

ERESBIL

Musikaren euskal artxiboa
Tel.: (34) 943-000868 • Fax: (34) 943-529706
E-mail: bulegoa@eresbil.eus