Inicio de la página-EU

AYUDAS A LA ACCESIBILIDAD-EU

DISKOGINTZAREN HASTAPENAK

EUSKAL HERRIAN


Patenteak

 

Hainbat dira Juan-ek bere izenean erregistratu zituen patenteak. Gehiengoak artikulu txikiei buruzko baliagarritasun-modeloak ziren, hala nola, diskoetarako albumak edota fonografo-orratzetarako kutxatilak. 1945ean sarrera-patente bat Ameriketako Estatu Batuetan erabilitako orratzen kontserbaziorako eskatu zuen.

Hala ere, bere izenean diskoen fabrikazio prozesuarekin zerikusia duten hainbat patente daude. 1950eko irailaren 6an, disko fonografikoko fabrikazioko hobekuntzarako 194497 zenbakiko baliogarritasun-patentea erregistratu zuen. Tenperatura zehatz batean prentsatutako zuntz-orri fineko erabileran zetzan. Prozesu honen emaitzak diskoan erregistratutako maiztasunen erreprodukzioa garbiago bermatzen zuen. Gainazaleko geruzetan erabilitako materialaren kalitateak, hala nola, biniloa, material fenolikoa eta beste erretxina sintetikoek, orratzaren herrestatzaren zarata jeistea eragiten zuen. Disko hauen grabazioa 82-84ºko angeluako eta 0,05-0,06 milimetroko erradioko zafiroarekin egiten zen. Zentimetroko ildasketako kopurua 80tik 120tara alda zitekeen eta LPs-etarako aurpegi bakoitzeko iraupena 30 minututara irits zitekeen, eta single-etarako 5 minututara iritsiz. Beste abantaila bat 33 1/3 eta 45 b/min-ko disko hauek 78 b/minkoek baino erreprodukzio-fideltasun handiagoa zutela izan zen, orratza diskoaren zentrorantz irristatzen zenean. Segundo bakoitzeko 10.000 periodotara eta zentrotik 15 cm-etara, 78 b/min-ko diskoak besteek baino 15 dezibel gehiago galtzen zituen, goi-maiztasunen galera handiagoa.

1952an, 204.332 zenbakiaz, erretxina polibinilikoko nahasketa ezberdinekin egindako disko fonografikoak fabrikaziorako patentea sartu zuen. Erregistratzen zena prozedura zen. Honek, moldeen beroketa eta hozte-zikloetan aldaketak sartu zituen, disko hauetako erreprodukzioa isilagoa eta erresonantzia egokiagoa izan zedin, eta une horretara arte mikroildoko diskoetan lortutako maiztasun-gama baino handiagoa izan zezan.

 




ERESBIL

Musikaren euskal artxiboa
Tel.: (34) 943-000868 • Fax: (34) 943-529706
E-mail: bulegoa@eresbil.eus