Inicio de la página-EU

AYUDAS A LA ACCESIBILIDAD-EU

DISKOGINTZAREN HASTAPENAK

EUSKAL HERRIAN


Columbia eskuratzeko kudeaketak

 

Hurrengo urtean, urriaren 17an, Bartzelonako Compañía del Grafófono Columbia S.A. sozietateak bere titulu batzuk besterendu zituen: zenbait marka eta 6811 zenbakiko merkataritza izena.

Jendeaurreko enkante bat egin zen. Bertan Donostiako Columbia Graphophone Company S.A.E. sozietateak parte hartu zuen, baina zoritxarrez tituluak Alvaro de Malibran jaunari esleitu zizkioten.

23.226 zenb. marka

Konpainiak, orduan, titulu hauek erosteko kudeaketa batzuk hasi zituen. Jarraitu behar zuen prozedurako lege-aholkularitzen bila aritu zen, ez baitzen Malibran jaunaz batere fidatzen. Inskribatutako markei buruzko zenbait ikerketa egin ondoren eta Malibran jaunak 1933ko abenduaren 23tik hauen jabea zela erregistraturik bazegoela ziurtatuz, erosteko akordioa sinatu zuten eta 1934ko urtarrilaren 19an Donostiako Columbia Graphophone Company sozietateak ugazaba iadanik zeneko emakidaren jabetza erregistratu zuen.

23.227 zenb. marka

Data honetatik aurrera marken1 erregistroa hasi zen: Uztailaren 7an “Columbia” (23. 227 zenb.) eta “Dos notas” [kortxeaerdiak] (23.226 zenb.) marken erregistroa egin zituen; irailaren 26an marka horien aldaerak (53.276 eta 52.290 zenb.) erregistratu zituen.



1 Columbia Graphophone Company sozietateak erabilitako “Viva-tonal” marka ospetsua 1933ko abenduaren 15ean 96.740 zenbakiarekin erregistratuta izan zen


ERESBIL

Musikaren euskal artxiboa
Tel.: (34) 943-000868 • Fax: (34) 943-529706
E-mail: bulegoa@eresbil.eus