Inicio de la página-EU

AYUDAS A LA ACCESIBILIDAD-EU

Euskal Herriko musika argitaletxeak

(s. XV - 1950)


INPRIMATZAILEEN ZERRENDA


Atal honetan musika obrak inprimatu zituzten zenbait euskal inprenten zerrenda ipiniko dugu:

J. Arrieta impresor

Ziur aski Ignacio Ramón Barojaren osaba izango zen, eta Casa Baroja sortu zuen. Arrieta de Oyarzabal zuen abizena, botikaria eta inprimatze prozesua ezagutzen zuen, eta hamabost urteko bere ilobari aipatutako etxea sortzen lagundu zion. 1877tik aurrera José Manterolaren Cancionero Basco inprimatu zuen, eta lan honekin Euskal-Erria aldizkarian jarraitu zuen 1880tik aurrera.
• Iturriak:
-Arana Martija, José Antonio: "La edición musical en Bilbao" Bidebarrieta Aldizkaria, 3 zenbakia. 1998, 223 orr.
-Bernardo Estornés Lasa - Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco (San Sebastián: Editorial Auñamendi

Casa Baroja

[Inprimatzailea eta editorea: Ikusi argitaletxeen gida]

José Imaz Gadea impresor

1848an Fermín Ruiz de Galarretaren Método completo teórico-práctico de Canto Llano inprimatu zuen Iruñean.
• Iturriak:
-Arana Martija, José Antonio: "La edición musical en Bilbao" Bidebarrieta aldizkaria, 3 zenbakia, 1998

Francisco Jornet

Inprimatzailea eta editorea. 1892a arte Díaz eta Jornet argitaletxeko elkartekidea zen. 1896an editore bezala azaltzen da.

Iñaki Deunaren Irarkola

Erreferentzia bakarra Irugarren senidetza Eskoriatzar Aita Meltxiorrek kaputxiñoak egindako liburua (Donosti, Iñaki Deunaren Irarkola, imp., 1924) izenburua duen musika erlijiosoko liburua da.
Helbideak: Garibai 28 - Donostia

Litografía A. Laespada y Cía.

Resurrección María de Azkuek bultzatutako Euskalzale aldizkaria grabatu zuen 1897tik aurrera, eta baita Euskerazko Eresiak eta Euskerasko Eresiak Elizarakoak.
Iturriak:
-Arana Martija, José Antonio: "La edición musical en Bilbao" Bidebarrieta aldizkaria, 3 zenbakia, 1998
Martin y Mena Establecimiento tipográfico
Inprenta honen erreferentzia bakarra, Juan Patonen El majo de maravillas partitura da, Donostian 1928an argitaratua.
• Helbideak: Calle de San Marcial, 23 (Donostia) 1928
Ordorica Impresos musicales
[Inprimatzailea eta editorea: Ikusi argitaletxeen gida]
Sociedad Bilbaína de Artes Gráficas
Ramón Zagálaz Giménezen Himno del Centenario de Bailén obra da erregistratutako publikazio bakarra. (Bilbo: Sociedad Bilbaín de Artes Gráficas, 1908)
• Helbideak: Gran Vía, número 30 - Bilbo


BESTE INPRIMATZAILEAK

  • Gráficas Urezbea (Errenteria)
  • I. López Mendizabal (Tolosa)
  • Imp. de Francisco Muguerza (Tolosa).
  • Unión Gráfica (Tolosa)
  • Gráficas Laborde y Labayen (Tolosa)
  • Imprenta y Litografía de Juan E. Delmas (Bilbo)
  • Establecimiento Tipográfico y Casa editorial de Eusebio López (Tolosa)
  • Imprenta y Litografía de Gregorio Astoreca (Bilbo), 1901
  • Jesús Álvarez (Bilbo, 1918)
  • V. Iraola (Donostia, [1887-1889])

 


ERESBIL

Musikaren euskal artxiboa
Tel.: (34) 943-000868 • Fax: (34) 943-529706
E-mail: bulegoa@eresbil.eus