Inicio de la página-EU

AYUDAS A LA ACCESIBILIDAD-EU

Euskal Herriko musika argitaletxeak

(s. XV - 1950)


XV-XVIII. mendeak

Euskal Herriko musika-edizioaren historia XV. mendean hasi zen Nafarroan, Guillem de Brocar 1489. urtean Iruñera etorri zeneanbizitzera . Arana Martijak dioenez, handik pixka batera argitaratu zuen Manuale secundum consuetinem Ecclesie Pampilonensis izenekoa , Euskal Herrian ezagutzen den lehen liburua, eta 1494. urtean, Missale mixtum pampilonense izenekoa, Euskal Herrian inprimatutako lehen musika dokumentua. Beste inprimatzaile hauek ere Nafarroara etorri ziren lanera: Migel Egiak eta Adrián de Anvers Lizarrara (1546 eta 1550an, hurrenez hurren) eta Tomás Porralis Tuterara (1572an). 1576an Matías Marés agertu zen, Bilboko lehen inprimatzailea; eta 1586an, Pedro de Borgoña, Donostiako lehena . Baionan ez zeninprentarik izan 1608 arte, eta Gasteizen 1722 arte.


Mende horietan euskal musikarien edo argitaratzaileen dokumentu inprimatuei buruzko aipamenik ia ez dago. XVI. mendean Euskal Herritik kanpo Gonzalo Martínez de Bizcagui euskal teorikoaren bi tratatu argitaratu ziren, baina Johannes de Anchieta bezalako musikarien konposizioak ez ziren beren garaian argitaratu.


XVII eta XVIII. mendeetan, Euskal Herrian kokatutako inprenten kopurua handitu egin zen, baina halere, ez zuten musikarik argitaratutzenko. Arantzazu, Iruña, Baiona edo Gasteizko eliz kaperetan egiten zen musika ez zen bere garaian argitaratu, eta zabaldu ere ez zen egin inprimatutako musika bitartez.

"Oh, admirable", Arantzazuko Arxiboaren 86. eskuidatziaren hasiera
Ilustrazioak bultzada handia eman zion arren, ez zuen Euskal Herrian musika-obrak inprimatzerik ekarri. Euskal hiri nagusietan ez zegoen artean antzoki egonkorrik, ezta musika-etxe garrantzitsurik ere, eta beraz, pentsa liteke garai hartan musika-liburuen eta partituren gizarte-eskaria ez zela handia izango.
XVIII. mendeko musika-edizioari buruz ez dago asko jakiterik: badirudi Ordiziako Kapituluak Iruñeko meza batzuk inprimatzeko enkargua egin zuela 1776an. 
 


ERESBIL

Musikaren euskal artxiboa
Tel.: (34) 943-000868 • Fax: (34) 943-529706
E-mail: bulegoa@eresbil.eus