Inicio de la página-EU

AYUDAS A LA ACCESIBILIDAD-EU

Euskal Herriko musika argitaletxeak

(s. XV - 1950)


SARRERA HISTORIKO LABURRA


XIX. mendea iritsi arte, Euskal Herrian oso musika lan gutxi inprimatu zen.  XV. mendean euskal lurraldean inprimatutako lehen musika-agiria agertu zen, Missale mixtum pampilonense izenekoa (Iruñea, 1494). Hurrengo hiru mendeetan Euskal Herrian finkatuko diren inprimatzaileak gero eta gehiago izango diren arren, XIX. mendearen hasiera arte, ia ez da ezagutzen musika-inpresiorik  liturgia-liburu musikadunak salbuetsita .

 

Anchietaren partituraXIX. mendean hainbat obra argitaratu ziren, hala nola Instrucción metódica, expeculativa y práctica, para enseñar a cantar y tañer la música moderna y antigua, Mateo Antonio Pérez de Albénizena (Donostia, 1802), edo Euscaldun anciña anciñaco…., Juan Ignacio Iztuetarena (Donostia, 1826). Bestalde, zenbait argitaletxe sortu ziren, esate baterako, Donostiako Casa Baroja, eta euskal konpositoreen partiturak argitaratu ziren estreinekoz (Peñafloridako Kondea, Joaquín Tadeo de Murguía eta J. C. Arriaga). Mendearen bigarren erdian, batez ere mendearen azken laurdenean, nabarmen ugaritu zen argitaletxeen eta musika-saltegien kopurua; argitaletxeen industria perifebeste hiri batzuetara hedatuko da, adibidez, Bilbora, Sevillara edo Bartzelonara, eta 1885. urtean, Bilbon Casa Dotesio izenekoa sortu zen, handik urte batzuetara estatu osoko musika-argitaletxe nagusia bilakatuko zena.


XX. mendearen hasieran argitalpenen industria biltzeko mugimendu garrantzitsu bat gertatu zen; izan ere, Casa Dotesio Sozietate Anonimoak Estatuko musika-argitaletxe nagusiak bereganatu zituelako. Hala, 1914. urtean Unión Musical Española izeneko argitaletxe famatua bihurtu zen. XX. mendearen hasierako urteetan beste zenbait argitaletxe ere sortu ziren (Lazcano y Mar, Ediciones Mensajero...), eta 1920ko hamarraldian euskal musikan funtsezko bihurtuko ziren bi argitaldari sortu ziren: Editorial de Música Vasca eta Txistulari aldizkaria. Gerra Zibila amaitu ondoren, hainbat euskal argitaletxek, bai komertzial nahiz erlijiosok, beren jarduna jarraitu zuten 40ko hamarraldian. Erviti, Ordorika eta Ediciones Mensajero aipa daitezke besteak beste.
 


ERESBIL

Musikaren euskal artxiboa
Tel.: (34) 943-000868 • Fax: (34) 943-529706
E-mail: bulegoa@eresbil.eus