Inicio de la página-EU

AYUDAS A LA ACCESIBILIDAD-EU

RAIMUNDO SARRIEGI

1838-1913


VIII
Heriotza eta omenaldiak

        Osasun egoera nahiko onean heldu zen zahartzarora Raimundo Sarriegi, zenbait aje kezkagarri salbuesten badira.
        Adinaz mintzatzea gustukoa ez zuen arren, zuhurtasunak eraginda, pentsatu zuen iritsi zitzaiola testamentua idazteko ordua. Dokumentu ofizialak idazten eta sinatzen hain ohitua zegoenari ez zitzaion asko kostako ondoren adierazten den azken nahia idaztea:
        25 de mayo de 1910.
        Raimundo Sarriegui y Echeverria, Corredor de Comercio de esta plaza, viudo, de mayor edad, natural y vecino de esta Ciudad de San Sebastián, hijo legítimo de los ya finados Dn. Francisco Sarriegui y Dña. Josefa Antonia Echeverria, con Cédula personal…y hallándome en el pleno uso de mis facultades intelectuales, otorgo este mi Testamento libre y espontáneamente y quiero y ordeno que se cumpla fielmente mi voluntad en todas sus partes.
        1º Declaro que profeso la Religión Católica Apostólica Romana.
        2º Declaro que carezco de herederos forzosos, por lo que dispongo libremente que mis bienes se distribuyan en la forma que a continuación se espresan.
        3º Lego a mi hermana Dña. Aurea Sarriegui y Echeverria, viuda de Dn. Agustín Lasa, ó á su fallecimiento á su hijo Nazario Lasa y Sarriegui,
        - La habitación ó piso 3º de la Casa nº 38 en la Calle Puyuelo con sus pertenecidos desván y bodega.
        - Mitad de ropa blanca y mitad de plata labrada y de metal blanco.
        - Impongo por condición á mi citada hermana Dña. Aurea, ó en defecto á su hijo y mi sobrino Dn. Nazario Lasa, manden celebrar, mientras vivan, una misa rezada mensual, en sufragio de mi alma y de mi finada esposa Dña. Ramona, padres y hermanos.
4º A mi sobrina Dña. Norberta Goñi é Iturzaeta, casada con Dn. Juan Mª Inchausti,
        - Las habitaciones ó pisos 2º y 3º de la Casa nº 6 en la Calle Puyuelo, con sus
pertenecidos bodegas y desvanes.
        - Una tercera parte de las riberas llamadas de Goñi en la Villa de Orio.
        - Mitad de ropa blanca y mitad de plata labrada y de metal blanco.
        - Impongo por condición á mi citada sobrina Dña. Norberta Goñi mande celebrar mientras viva una misa rezada mensual en sufragio de mi alma y la de mi finada esposa Dña. Ramona Goñi, padres y hermanos, y que se haga cargo de las ofrendas y responsos, según costumbre establecida en la Parroquia de la Villa de Orio en sufragio de las almas de los abuelos, padres y tíos.
        5º A mis sobrinas Dña. Juana Eztenaga y Goñi, Vda. de Aramburu, Eugenia Eztenaga y Goñi, Vda. de Rodríguez, Joaquina Eztenaga y Goñi, Encarnación Eztenaga y Goñi, Carmen Eztenaga y Goñi, hijas de Dn. José Felipe Eztenaga y Dña. Josefa Goñi, ambos finados,
        - La Casería nº 1 y 2 llamada Zatarain-Echeverri en jurisdicción de la Villa de Urnieta, con todas sus pertenencias a iguales partes y a cada una de las citadas sobrinas a 3.000 pts. efectivas.
        - Impongo por condición a mis cinco citadas sobrinas y á iguales partes manden
celebrar una misa rezada mensual.
        6º A mis sobrinas Dña. Vicenta Goñi y Liceaga y Dña. Modesta Gavarain, hijas de Dn. Eustaquio Goñi, ya difunto, y de Dña. Candelaria Liceaga a 7.500 pts. en efectivo a cada una.
        7º A mi hermana, Dña. Pilar Sarriegui, Viuda de Dn. Joaquín Mendiburu, en efectivo pts. 6.000. A mis sobrinos Dn. Raimundo Mendiburu 2.000, Francisco Mendiburu 1.000, Ignacio Mendiburu 1.000.
        8º A mi sobrina Dña. Gabriela Eguiluz, esposa de Dn. Nazario Lasa, ptas. 2.000. A sus hijos, mis segundos sobrinos, Aurea Lasa 1.000, María Antonia Lasa 1.000, Agustín Lasa 1.000.
        9º A mis segundos sobrinos, hijos de Dn. Juan Mª Inchausti y Dña. Norberta Goñi, a Joaquín Inchausti y Goñi pts. 5.000, a José Mª Inchausti y Goñi 2.000, a Juan Inchausti y Goñi 2.000, a Pilar Inchausti y Goñi 2.000.
        10º A mi sirvienta Dña. María Ormazabal y Garmendia una cama completa y un armario y en efectivo pts. 2.500, siempre y cuando estuviera a mi servicio el día de mi fallecimiento.
        11º A la Sta. Casa de Beneficencia de esta Ciudad para invertir en la compra de instrumentos para la Banda Infantil de la misma 2.500.
Al Asilo Matía de esta Ciudad 2.500. Al Asilo-Escuela de niños de San José de id. 2.500. Al Asilo de Ancianos de las Hermanitas de los Pobres 1.500.
        12º A los cuatro siguientes Conventos de Monjas, con encargo de que oren para sufragio de mi alma y la de mi esposa Ramona, padres, hermanos y tíos:
        - á las Religiosas Dominicas, llamadas de Uba, situado en Ategorrieta de esta
Ciudad 1.000,
        - á las Religiosas Concepcionistas del barrio de Loyola 1.000,
        - á las Religiosas Agustinas, del Convento de Hernani 1.000,
        - á las Oblatas de esta Ciudad 1.000.
        13º A los cinco siguientes ahijados:
        Dn. Ramón Urrutia y Lecuona 500, Dn. Ramón Goñi y Aramburu 500, Dña. María
Jesús Aramburu y Eztenaga 500, Dña. María Mercedes Arritegui y Lizarraga 500, Dn. Raimundo Bazurco 500.
        14º Doscientas misas con estipendio de 5 pts. cada una en sufragio de mi alma y la
de mi esposa Ramona a la Parroquia de Santa María de esta Ciudad, las que han de ser celebradas por el Cabildo.
Para los pobres, según dispongan mis albaceas 500.
        15º Nombro por mis Albaceas Testamentarios á mis sobrinos Dn. Nazario Lasa y
Sarriegui y Dn. Juan Mª Inchausti y Pagadizabal, mayores de edad y de esta vecindad, á ambos juntos y además á cada uno de ellos insólidum por el todo y con entera independencia del otro, facultándoles se incauten de los bienes que deje a mi fallecimiento, pidiéndolos y recogiéndolos de donde se hallan y especialmente de la Sucursal del Banco de España en esta Ciudad y cualesquiera otros bienes que me pertenezcan.
Lego la cantidad de mil pesetas en metálico á cada uno de mis mencionados Albaceas.
        16º Instituyo por mi heredera universal á mi hermana Dña. Aurea Sarriegui y Echeverria, Viuda de Lasa y vecina de esta Ciudad, y en defecto á su hijo Dn. Nazario Lasa y Sarriegui.
        Es mi voluntad y así dispongo que queden por cuenta de mi mencionada hermana heredera Dña. Aurea el pago del importe de gastos de mis funerales, que se harán según dispongan mis parientes y Albaceas, y treinta misas llamadas de San Gregorio, que deseo sean celebradas por mi confesor (1).
       Testamentuaren edukia irakurrita, zenbait puntu deigarri aurkitu ditugu. Hasteko, Raimundo Sarriegiren eskuzabaltasuna: 77.500 pezeta banatzen ditu -diru kopuru garrantzitsua, garai hartarako- testamentuan zehazten diren hainbat agindutan; erlijioz, katolikoa, apostolikoa eta erromatarra dela aitortzen du; konfiantza handia erakusten du emaztearen, familiakoen eta bere arimaren alde enkargatutako mezetan -parrokian edota bere aitorleak eman beharrekoak-; Ongintza Etxe Santurako agindu berezia uzten du:
haurren bandarako instrumentuak erosteko diru kopuru bat, bere bizitzan txaranga eta bandekin izandako harremanen oroigarri.
        Bada beste datu bat ere gure arreta erakartzen duena. Raimundo Sarriegi, bizitzaren zati handienean Puyuelo kalearen 38 zenbakiko 3. solairuan bizi izan zuen ere, Puyuelo kale berorretako 6 zenbakiko 2. eta 3.solairuen jabea zen. Etxe horietako batean jaio ote zen, eta gero jarauntsi ote zuen gurasoengandik? (2)
       Deigarria da, orobat, Urnietako udal barrutiko Zatarain-Etxeberri baserriaren jabe izatea. Ez da ahaidetasun harremanik ikusten inondik, oinordekotzan jasoa izateko. Erosturaren bat izan ote zen? Sarriegi edota bere gurasoak bizi izan ote ziren inoiz baserri horretan?
        Testarnentua idatzi eta handik bi urte eta hamaika hilabetera hil zen Raimundo Sarriegi. Ondoren adierazten den bezala gertatu zen.
        1913ko apirilaren 23an, goiza eta eguerdiartea egunero bezala eman zituen.
        Arratsaldean, Joakin Lizasoain alkate ohi eta lagun handiari bisita egin zion. Ohi bezala, euskal semantikaz eztabaidan aritu ziren: Scurtari, Eskutu-ari ote zen (3)? Ondoren, Arrosario Santua errezatu zuen Santa Marian, eta, afaltzera joan aurretik, Narrika kaleko Antonio Telleriaren botika-osteko (gaur, Yurrita botika) eguneroko tertuliara hurbildu zen. Lokal hori, aurreko nagusiaren garaian, Irastorza Jaunarenean, euskal mugimenduaren sorleku izana zen. Mugimendu hori Jose Manterolak bultzatu zuen batez ere, Euskal Lore Jokoen Erakundea eta Euskal-Erria aldizkaria sortu zituelarik.
        Raimundo Sarriegik, eserita eta Telleria jaunarekin solasean, zigarro bat piztu zuen eta, bat-batean, oinaze handia sentitu zuen bularrean. Berehalaxe etorri ziren Mendiola
jauna, udal praktikantea, Sorospen Etxean guardian zegoen Laburu doktorea eta baita Castillo doktorea ere. Bi medikuak gaixoa suspertzen saiatu ziren, kafeina injekzio bat jarrita baina guztia alferrik izan zen.
        Raimundo Sarriegi 75 urterekin hil zen, 1913ko apirilaren 23ko arratsaldeko zortziak eta hamar minututan, bihotzekoak emanda, medikuen iritzian.
        Don Jose Sotero San Bizenteko erretore jaunak eta beste bi apaizek eman zioten laguntza espirituala azken une horietan.
        Ordu hartan, udalbatza bilduta zegoen udaletxean. Bilkura amaitu zenean, alkateak, Marino Tabuyo jaunak, albiste tristearen berri eman zien zinegotzi guztiei eta aktan jasotzea erabaki zen udalbatzaren atsekabea. Berehalaxe jo zuen alkateak Telleriaren botikara eta, instrukzioko epailea heldu zenean, gaueko bederatzi eta erdietan, hilotza Puyuelo 38ko bere etxera eramateko baimena eman zuen.
        Hurrengo goizean, albistea zabaldu zenean, donostiar asko hurbildu ziren hildakoaren etxera, beren sinadura uztera.
        Herri elkarteek haga erdira jaitsi zituzten banderak.
        Hileta elizkizuna apirilaren 25ean izan zen, goizeko hamaiketan, Santa Maria parrokian, ohiz kanpoko hotsandiz.

 

Raimundo Sarriegiren hileta. Novedades, 1913-04-27


        Hiriko alkate Marino Tabuyo jauna izan zen hileta buru, zenduaren iloben alboan.
        Donostiako Orfeoiaren Zuzendaritza Batzordea, Euskal Lore Jokoen Erakundeko ordezkariak, Círculo Easonensekoak, herri elkarteak eta miresle andanak bildu ziren hiletan.
        Estolari muin egiteko ekitaldia asko luzatu zen.
        Parrokiako Kaperak eta Donostiako Orfeoiak abestu zuten.
        Donosti-zarra, Euskal-Billera eta Sporti-Clai herri elkarteetako kideek eraman zuten bizkarrean zerraldoa hil orgaraino.
        Udal Bandak lagundu zion segizioari, hileta martxa joaz.

 

Banda segizioari laguntzen. Novedades, 1913-04-27


        Ondorengo hauek eraman zituzten hilkutxako zintak: Joakin Lizasoainek -alkate ohia eta zenduaren lagun mina-, Jose Agotek - Donostiako herri elkarte dekanoa den Unión Artesanako Lehendakaria, bertako bazkidea baitzen Sarriegi-, Jose Antonio Rezolak -Matia Babes Etxeko batzordekidea, Sarriegirekin batera-, Jose Ramon Telleriak -maisua hil zen botikako nagusia-, Xabier Peña Goñik -Donostiako Orfeoiko lehendakaria- eta Primitibo Gorostidik – Artekarien Elkargoko lehendakaria.
        Hileta buruan, Alkate jauna, zenduaren iloba Intxausti eta Gabarain jaunak, eta hainbat apaiz jaun joan ziren.
        Atzetik zihoazen Donostiako Orfeoia, Esnaola jaun zuzendaria buruan zela, txapel gorria eta orfeoiko ezaugarria jantzita, eta hileta segizio amaigabe bat, non ordezkatuak baitzeuden hiriko gizarte maila guztiak.
        Segizioaren azken postuan, hil orga, bost koroa bikainez apaindua: lehena, zenduaren arreba-ilobek eskainia, bigarrena, Donostiako Orfeoiak, hirugarrena, Unión Artesanak, laugarrena, SportiClaik eta Euskal-Billerak bosgarrena.
        Kale hauetan zehar joan zen hileta segizioa: Puyuelo, Nagusia, Zumardia, Hernani eta Askatasunaren Etorbidea, eta ikusle aldra handiak bildu ziren hura ikustera.
        Santa Katalinako zubian geratu zen segizioa eta hil orgak Polloeko hilerriraino jarraitu zuen. Han lur eman zioten donostiar musikagilearen hilotzari.
        Herri elkarteek hurrengo urteko San Sebastian eguneko danborrada bertan behera uztea eta egun hura Sarriegi ahaztezinari omen egiteko eta haren oroitzapena berritzeko erabiltzea erabaki zuten.
        Danborrada hurrengo igandean egin zen. Raimundo Sarriegi hil eta egun gutxira, 1913ko maiatzaren 15eko Euskal-Erria aldizkariaren 1080. zenbakia monografikoa izan zen, eta garai hartako euskal kulturako luma garrantzizkoenek idatzi zuten bertan.
        Euskarazko editorial labur batek irekitzen zuen aldizkaria. Hona titulua: Raimundo Sarriegi / Il zan 1913ko jorrailaren 23an. RIP.
        Hurrena, aldizkariaren zuzendari Adrian Loiartek gaztelaniaz idatzitako artikulua: Con motivo de la muerte de Sarriegui. Gure musikariaren donostiartasuna goraipatzen zuen bertan, modu hunkigarrian. Gero, bloke bat zetorren Raimundo Sarriegi-ri Oroipen samurra izenburupean, idazlan laburragoz osatua: Nere adizkide Raimundori, Bitoriano Iraola-rena; Oroituko gera beti zutaz, Jose Zapirain Irastorzarena; Raimundo Sarriegi Jauna, Juan Ignazio Urangarena; Sarriegi Maisua ¡ill da!, Jose Artolarena; Raimundo Sarriegui, Manuel Munoarena; i Sarriegi gizagajua!, Jose Ganboarena; Raimundo Sarriegi zanari, Rosario Artolarena; Sarriegi-ri, Manuel Urangarena; Doñulari Maisu Sarriegi-ri, Juan Rafael Berrondorena; eta i .........! Toribio Alzagarena. Azkenik, J. Bengoetxeak, bost orrialde eta erdiko idazlanean, Raimundo
Sarriegiri buruzko datu jakingarriak ematen zituen.
        1914ko urtarrilaren 20a hurbildu zenean, jolas elkarteek aurreko apirilaren 25ean hartutako erabakia mamitu nahi izan zuten eta San Sebastian egunean Raimundo Sarriegiri omenaldia egiteko elkar hartu zuten (4).

 Udal agintari eta donostiako elkarteetako ordezkariz osatutako talde oparoa Udal Bandaren atzetik, Puyuelo 38 zenbakiko oroigarria estalgabetzeko unean. Novedades, 1914-01-25.


        Eguna iritsi zenean, goizeko hamaiketan abiatu zen segizioa Udaletxetik. Hona nortzuk ziren: Sustapen Batzordeko kideak eta Unión Artesana, Club Náutico, Club Cantábrico, Real Aero Club, Euskal-Billera, Sporti-Clai eta beste elkarte batzuetako ordezkariak. Donostiako Orfeoiak ixten zuen segizioa bere estandarte eta guzti.
        Sarriegiren bizileku izandako etxera heldu zirenean, Udal Bandak Donostiako Martxa jo zuen, eta, gero, ordurako horman ezarria zegoen marmol zurizko oroitarria agertarazi zuten. Hona zer zioen:

1838-1913
A
RAIMUNDO SARRIEGUI
INSPIRADO MAESTRO COMPOSITOR
DE AIRES POPULARES
LAS SOCIEDADES DE RECREO
20 ENERO 1914

        Donostiako orfeoiak Illunabarra abestu zuen, zeinaren partitura Raimundo Sarriegiri egozten baitzaio.
        Ondoren, jolas elkarteetako batzordeak Euskal-Billeran bildu ziren, Sarriegi zenaren etxearen aurrez aurre baitzegoen. Udalak ekitaldi hartarako izendatutako batzordea buru zutela, guztiek izenpetu zuten agerrarazitako oroitarriaren diploma ziurtagiria. Mercader jaunak idatzi zuen esandako diploma.
        Pedro Nerecanek, Sustapen Batzordeko lehendakariak, hitzaldi laudoriotsua egin zuen eta goraipamen handiak eskaini zizkion Raimundo Sarriegiri.
        Gero, Sarriegiren iloba kuttunenari eman zion diploma, Nazario Lasari, eta honek eskerra. eman zizkien guztiagatik (5).
         Segizioa berriro antolatu eta Udaletxera bideratu zen. Han bukatu zen.
         1913an, Sarriegi hil berria zela, Ramon Gelbentzuk ondorengo olerki hau argitaratu zuen:

ON RAIMUNDO SARRIEGUI
Naiz gizon batek egon bihar dun
bere poztazun betian,
orduan ditu zailtasun denak,
eriyotzakin batian;
urtietako lana egiñen
koraya zeukan atian…
Donosti zarrak egin nai ziyon,
chit amoriyo maitian…!
Zar baliyo du jakinduriyak ;
bada beretzat kaltian.

Koroi chiki bat ozpatzen dizut
koraya, lorez betia,
nola guk astu Donosti ontan
gure maisu “shar” maitia
ezin sinistu donostiarrak
arkitzen duten kaltia,
hola dan gure billera artetik
beste mundura joatia…
Jaun zerukuak iriki dizu
zeruetako atia.

        1931n, Udalak Eskoletako Plazari izena erabaki zuen, eta ordutik hona Raimundo Sarriegiren Plaza izan da.
         1964an, Amaikak-Bat eta Eiztari Etxea elkarteen ekimenez eta Udalaren eta gainerako elkarteen babesarekin, Jose Lopetegik -Escayolas goitizenez- egindako Sarriegiren busto bat ezarri zen haren izena daraman plazaren mutur batean. Narrika kalearekin bat egiten duen lekuan.
         1972an, Unión Artesanaren enkarguz eskultore berak egindako danborrari bat ipini zen Sarriegiren alboan. Aitortu beharra dago monumentu arrunt samarra osatzen zutela
esandako bi eskulturek.
         2000. urtean, Sarriegi Plaza birmoldatu egin nahi izan zen, huraxe baitzen Parte Zaharrean zaharberritu gabe geratzen zen leku publiko ia bakarra. Hamar proiektu aurkeztu ziren, eta, hautatua gauzatu eta gero, 2002ko urtarrilaren 18an inauguratu zen plaza berria, eguerdiko hamabietan, Raimundo Sarriegiri eginiko monumentu berriak arreta guztia bereganatzen zuela. Bertaratutako ikus-entzuleria ugaria hunkituta geratu zen, ohorezko aurreskuaren ondoren, Udal Txistulari Bandak, Orixe, Kresala eta Euskal Billerako haur danborradek lagundurik, Donostiako Martxa jo zuenean. Martxaren interpretazioa armaiturik eta ikusleen txalo artean, danborradetan parte hartu zuten haurrek loreak eskaini zizkioten Raimundo Sarriegiri. Monumentuko bi eskulturak, bustoa eta danborraria, plazaren beste aldeko muturrean ezarri dira, Bretxa aldean. Zorionez, Saturnino Gutierrez Barriuso eskultoreak brontzezkoak egin ditu, eta aurrekoek baino maila artistiko jasoagoa dute.

 


(1) Eskuz idatzitako testamentu hau Donostiako bere etxean gordetzen du Luis Lasa Olmosek, Sarriegiren oinordekoak.
(2) Dr. Camino Institutuaren Boletin de Estudios Históricos sobre San Sebastian, 39. zenbakian argitaratutako Imanol Muñozen ikerlana, La historia desconocida de Raimundo Sarriegui, jakitera eman ondoren, argi geratzen da Raimundo Sarriegi Egia auzoko Etxeberriene baserrian jaio zela
(3) Bengoechea, J.: o.c. 404. Or.
(4) "Colocación de una lápida en la casa de Sarriegui' in Euskalerriaren alde, IV. liburukia, 51. or. (2. aldiz, La Gran Enciclopedia Vasca, 1974).
(5) Diploma hau Luis Lasa Olmosek gordetzen du Donostiako bere etxean.

 


ERESBIL

Musikaren euskal artxiboa
Tel.: (34) 943-000868 • Fax: (34) 943-529706
E-mail: bulegoa@eresbil.eus