Inicio de la página-EU

AYUDAS A LA ACCESIBILIDAD-EU

RAIMUNDO SARRIEGI

1838-1913


Donostiako ihauteriak Jaione Landabereak egindakoa

SAN SEBASTIAN JAIA


        XVI. mendearen amaieran izurria sartu zen Espainian. Merkataritza kai garrantzitsua izanik, Donostiara munduko hamaika lekutatik itsasontziak iristen ziren. Gaixotasuna ez kutsatzearren, itsasontzi hauetan iristen ziren marinelek edo tripulatzaileek galarazia zuten hirira sartzea.
        Beste neurri batzuk ere hartu arren, ezin izan zuten galarazi izurria 1597an herrira sartzea. Hiritarrak izurriagatik beldurtuta santuarengana jotzen zuten eta zorionez, izurria bukatu egin zen. Hortik aurrera donostiarrek Santuaren egunean, urtarrilaren 20ean, prozesioa ospatzea adostu zuten, barau-bezperaren ostean Intramuroseko Santa Maria Elizatik atera, Donostiako Antiguako elizaraino badia zeharkatuz iritsiko zena.
        XVII. mendean, klimatologia aintzakotzat hartuz, jai egun hau eguraldi hobea egingo zuen beste egun batera pasatzea eskatu zen, baina proposamena ez zen onartu eta urte batzuk beranduago prozesioa antzinako hiriko kaleetan egiten zen, azkenik egiteari utzi zitzaion arte.
Jaiaren izaera erlijiosoari, beste jarduera profano batzuk gehitu zitzaizkion, artilleroek Urguletik badiara helburu-tiroa egitea, edo erromeria popularrak.
        Urtarrilaren 20ean, San Sebastian egunean, neguko jaiak hasten ziren errauts-asteazkenean amaitzen zirelarik. Hauek dira Donostiako Inauteri jaiak.


SARRIEGI AURREKO DONOSTIAR KONPARTSAK

        1813an hiriaren arpilatze eta erreketaren ondorioz, Donostiako inauteri jaiei buruzko informazioa data hau eta gerokoa da, eta nahiko urria gainera. Esan digute, hurrengo urtean hiria oraindik ere suntsitua zegoelarik, inauteri jaiak bertan behera uztea erabaki zela, bakarrik txistua eta sokamuturra ospatu zirelarik. Sokamuturrarekiko zaletasuna antzinatik datorrela dirudi. Sutetik eta hondamenditik salbu gelditu ziren zenbait dokumenturi esker badakigu XVI. mendean sokamuturra bazegoela eta gauez (1) ospatzen zela. 1815ean ospakizunak egon ziren, berriro ere idien eskutik, geroago Plaza Berria izango zenaren gunean.

Mariren omenezko konpartsa. 1866
Jatorria: Koldo Mitxelena

 

        1813 ondorengo Donostiako Inauteriei buruzko berriak José Manterolaren eskutik datozkigu, 1833 urtean Euskal-Erria aldizkarian publikatutako “Iñauteriak Donostian” izeneko artikuluaren bitartez.

        1816tik 1853ra Donostiako Inauterietako Konpartsa eta estudiantinen konposizio gehienak, José Vicente de Echagaray (1773-1855) olerkariarenak ziren . Zoritxarrez ez dugu partitura horiek eskuratzeko aukerarik izan (2), baina bai horietako askoren letrak.
 

 

 

 

 


1816

Ikasle-errondaila

(Tirana)

Majo eta zezenketarien konpartsa- "Andaluzada"

(Tirana)

Valentziako itsuen konpartsa

(Legarda Jn.ren Tirana) eta Boleroa

 

1817

Valentziako itsuen maskarada

(Tirana, Jota eta Boleroa)

 "Arzaigokia" (3)

(Martxaa, Pastorela, Zortzikoa)
 

   

1818

"Jardinzayen festa"

(Zortzikoa)

Ikasle-errondaila    

1819

Jostunen konpartsa

(Jota, Bolero)

     

1820

Ikasle-errondaila

(Tirana, Boleroa)
 

 "Arzaigokia"

(Martxa, Pastorela, Zortzikoa)

   
1821-1826  ----------  ----------  ----------  ----------

1827

Andaluziar ijituen konpartsa(4)

 
Zapatari festa Salamancako ikasle-errondaila  

1828

"Arzaigokia" (5)

(Martxa, Pastorela, Zortzikoa (6))
 

Turkiar kaldereroen konpartsa    

1829

Greziar eta Turkiarren konpartsa

(autore ezezaguna) (Ereserkia, Abesbatza espainoleraz, abesbatza euskaraz)

     

1830

Valentziako itsuen konpartsa (7)

(Tirana, Boleroa)
 

"Langille maisuben festa"

(Martxa, Belaun-txingoak, Kristitina, Txulo-txulito, Zortzikoa)
 

Frantsiako okinen konpartsa

(Martxa, Lanaren abestia)
 

Manoloen konpartsa (8)

(Tirana, Boleroa)
 

1831  ----------  ----------  ----------  ----------

1832

Lorezainen konpartsa  (9)

(Paulino de Mutiozabalen martxa eta olerkia; eta Zortzikoa)
 

Langile maisuen festa

(Martxa, Zortzikoa)
 

   

1833

Asturiaseko printzesaren zinarako konpartsa alegorikoa

(Pedro Albéniz) Jatorria.:BN

Jostunen konpartsa

Erregearen berrezarpenarako eta erreginaren ongintzazko administraritzarako konpartsa alegorikoa

(Martxa triunfal, ereserkia eta kontradantza Pedro Albéniz)
Jatorria.: BN

 
1834-1837  ----------  ----------  ----------  ----------

1838

Ikasle-errondaila

(Egile ezezaguneko Tirana eta Boleroa)

     
1839  ----------  ----------  ----------  ----------

1840

Konpartsa alegorikoa

(Martxa eta ereserkia. Usteko egilea: Claudio Antón de Luzuriaga)

     

1841

Lorezainen konpartsa

(Zortzikoa, José Manuel Bruneten musikarekin)

     
1842  ----------  ----------  ----------  ----------

1843

Ikasle-errondaila

(Jota abesbatzarekin, Errezitatua eta Boleroa)

"Langille maisuen festa"

(1832ko “Festara”ko Zortzikoa)

Ijitu andaluziar

(José Juan Santestebanen Musika)
 

Donostiako gazte famatuen konpartsa. Errege-erreginen aurrean dantzatutako kontradantzak.

“La Tortolilla” y “La Paloma mensajera”

(Pedro Albéniz) Jator. BN
 

1844  ----------  ----------  ----------  ----------

1845

Valentziarren konpartsa

(Tirana eta Bolerak. Usteko egilea: Mutiozabal)

(Ez da konpartsaren izenik esaten)    

1846

Langile maisuen konpartsa

(Martxa, 1830eko zortzikoa)

     
1847  ----------  ----------  ----------  ----------

1848

Zortziko “Iltzako zezenak”

(Plaza Berriko zezenketarako Manuel Delgadoren Musika) 

Ikasle-errondaila Erromesen konpartsa  
1849  ----------  ----------  ----------  ----------

1850

Lorezainen konpartsa

(Zortzikoa)

Erromesen konpartsa

(Zortzikoa)

   
1851  ----------  ----------  ----------  ----------

1852

Ikasle-errondaila

(Tirana eta Bolerak, egile ezezaguna)

     

1853

Zortzikoa berria

(Ez dator konpartsa)

     
1854-1858  ----------  ----------  ----------  ----------

1859(10)

Langile maisuen konpartsa

(Martxa, Belaun-txingoa, Pispilin, Bai-bai-bai, Ardo txurrut, Zortzikoa. 1843)

     
1860-1865  ----------  ----------  ----------  ----------

1866

Mariren omenezko konpartsa

(Ignacio Tabuyok zuzendua)
Martxa eta Ereserkia (letra Ramón Fernandez ; mus. J.J. Santesteban)
(11)

     

1867

Sardinaren Ehorzketa (1.)      
1868  ----------  ----------  ----------  ----------

1869

Espainiaren azkatasunaren garaipena defendatzeko konpartsa alegorikoa

(zuz. Ignacio Tabuyo) Martxa eta ereserkia (Fernandez eta Santesteban)

   

 

 

  


(1) Mugica, Serapio. Administración antigua de San Sebastián y varias otras curiosidades. In: Euskal-Erria aldizkarian. Donostia T. 38 (1o sem. 1898), 11-15 orr.
(2) José Vicente de Echegaray-ren zenbait gabon abestik Pedro Albenizen musika izan zuten. Konpositorearen katalogoan inauterietako musika dago, Echegaray-k publikatutako letra eta izenburu berdinekoa. Beraz inauterietako pieza batzuk gehiagok ziurrenik bere musika izango zuten. Pedro Albénizen inauterietako musikaren artean honakoak aurkitzen dira: La gitanada ; Pastorela, 1827 urtea ; Comparsa de los pastores de Grecia ; Pastorela, 1828 urtea; Comparsa de los ciegos Valencianos, 1830 urtea ; Comparsa de los Manolos, 1830 urtea; La Tortolilla ; La paloma mensajera
(3) Konpartsa honetan José Vicente Echegaray-k parte hartu zuen Aita Melchor-en paperean.
(4) Pedro Albenizek Gitanada eta Pastorela konposatu zituen 1827an
(5) 1828an Albenizek Comparsa de los pastores de la Grecia konpostu zuen. Martxaren bigarren estrofan honakoa dio Etxegaraik: “Greziyatikan etorri eta…”, hortaz konpartsa berdina izan zitekeela ondorioztatu daiteke.
(6) Zortzikoa Santestebanen Colección de aires vascongados-en argitaratua, "Arzayac" izenburuarekin.
(7) 1830an Pedro Albénizek Compasa de los Ciegos Valencianos konposatu zuen
(8) 1830ean ere, Comparsa de los Manolos konposatu zuen.
(9) Pedro Albéniz-en musika. Viejas Canciones Donostiarras liuruan azaltzen denaren arabera, 17 orr. zortzikoa Santestebanen Colección de aires vascongados-en argitaratua.
(10) Echegaray hil zen eta 1843ko konpartsa errepikatu zen.
(11) 1855etik aurrera José Juan Santestebanen musikarekin ospatu ziren donostiako inauteriak.


ERESBIL

Musikaren euskal artxiboa
Tel.: (34) 943-000868 • Fax: (34) 943-529706
E-mail: bulegoa@eresbil.eus