Inicio de la página-EU

AYUDAS A LA ACCESIBILIDAD-EU

RAIMUNDO SARRIEGI

1838-1913


 

 

1838 ko martxoaren 15ean Donostian (Gipuzkoa) jaio zen “Cojoenea” bezala ezagutzen zen Egia auzoko Etxeberriene baserrian. Francisco Sarriegik eta Josefa Antonia Echeverriak izan zuten zazpi semeetatik bosgarrena zen (1)

 

Donostiako ikuspegi orokorra, bertatik Santa Catalinako bi zubiak ikus daitezke. 1850-1901. J. Laurent. San Telmo Museoa.

 

1858 Ekainaren 22an, Norteko Ferrokarrilaren inaugurazioan José Juan Santestebanen zortzikoa abestu zuen.

1861 San Sebastián Martxa sortu zuen

1863 Harresien eraispenean parte hartu zuen, Santestebanek sortutako ereserkia abestuz.

1867 Maiatzaren 27an Francisca Goñi Solaverrietarekin ezkondu zen.

1869 Otsailaren 16ean Donostiako plazako Komertzio Korredore titulua eskuratu zuen. Inudeen Konpartsa konposatu zuen.

1870 ca. Bi txistu eta bi turutentzako Alkate Soñua sortu zuen.

1877 Solfeoko Udal Musika eskolako irakasle izendatua izan zen.

1879 Donostiako Udal Musika Akademia berrian sartu zen solfeoko irakasle moduan.

1880 Juana Vishenta Olave konposizioa argitaratu zuten Euskal Erria aldizkarian.

1881 Atso Zaldieriaren Konpartsa eta Ihauteri Erregearen Sarrera konposatu zituen. Beti Maite lana Euskal Erria aldizkarian argitaratu zen.

1882 San Vicente Kaperako tenore izendatu zuten. Oiloen Zaldieriaren Konpartsa eta danborradarako Diana, Iriyarena eta Retreta sortu zituen, eta Ihauteri Erregearen bigarren ereserkia konposatu zituen.

1884 Lorezainen Konpartsa konposatu zuen, eta Hungariar Kaldereroen Konpartsa eta danborradarako Tatiago ere.

1885 Martxoaren 12an Udal Musika Akademiako solfeoko irakasle postua definitiboki utzi zuen. Pasodoble bat, Jota (A este pueblo Donostiarra) eta Andaluziako lurrikarako kaltetuen aldeko orkestrarako Plegaria konposatu zuen. Halaber, danborradarako Polka eta Lorezainen Konpartsarako 3 eta 4. Kontradantzak.

1886 Ataque de Errico-Shemes, Sardinaren Ehorzketa, kontradantza bat eta Artzainen Konpartsarako zortzikoa konposatu zituen. Petra, chardin saltzallia tonadilla estreinatu zuen.

1887 Karmen gaztain saltzailea pasajea konposatu zuen.

1888 Pasayan zarzuela sortu zuen. Petra, Chardiñ Saltzallia Euskal Erria aldizkarian argitaratu zen.

1890 Marinelen edo Iruchulo Konpartsa-rako martxa eta ereserkia konposatu zituen.

1893 Ecos de Vasconia-n Juana Vishenta Olave argitaratu zen. Echeverria y Gimón-en I Tomoa.

1894 Txisturako Contrapas dedicado á mi ahijado Raimundo Basurko konposatu zuen.

1895 Asto Kontuak, Oh! Euskal erri maitea! eta Petra, Chardiñ Saltzallia argitaratu zen Ecos de Vasconian. Echeverria y Gimón-en II. Tomoa.

1896 Txistu hirukoterako Gran minué, konposatu zuen.

1900 Aita Pello opereta Antzoki Zaharrean aurkeztu zen. Mariscos en tierra y Lamentos de un chipirón konposatu zuen. Era berean, Euskal_Billeraren ereserkia konposatu zuen eta bere Kaldereroetako partitura bat. Sporti-Clai elkarteari Ereserkia dedikatu zion.

1904 Komertzioko Korredoreen Kolegioa zuzendu zuen.

1913 Bularreko angina batek hil zuen bapatean apirilaren 23an.

 

  



(1) Hirugarren semea, Ramón María, bost urterekin hil zen, Raimundo jaio aurreko urtean.
 


ERESBIL

Musikaren euskal artxiboa
Tel.: (34) 943-000868 • Fax: (34) 943-529706
E-mail: bulegoa@eresbil.eus