1. Webgunearen titularraren identitatea

Uztailaren 11ko Informazioaren Gizartearen zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren 34/2002 Legea betez, https://www.eresbil.eus/ webgunearen titularra honako hau dela jakinarazten dizugu:

Sozietatearen izena:
Fundación Eresbil – Archivo Vasco de la Música
IFK zk.:
G75061200
Helbidea:
C/ Alfonso XI, nº 2, CP 20100, Errenteria, Gipuzkoa
Telefonoa:
943 000 868
Faxa:
943 529 706
Posta elektronikoa:
bulegoa@eresbil.eus

2. Webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak

Webgune honetan sartzeak “Erabiltzaile” baldintza esleitzen dizu, https://www.eresbil.eus/ webgunean argitaratutako baldintza orokorrak berariaz eta erreserbarik gabe onartzea inplikatuz, webgunean sartzen zaren momentuan. Beraz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza orokorrak irakurri beharko ditu webgune honen bitartez emandako zerbitzuetan sartu eta, hala badagokio, horiek erabili nahi dituen bakoitzean, aldaketak jasan baititzakete.

Ildo horretan, “Erabiltzailetzat” hartuko da https://www.eresbil.eus/ webgunean garatutako doako nahiz kostu bidezko zerbitzu eta jardueretan sartu, nabigatu, horiek erabili edo horietan parte hartzen duen pertsona.

2.1. Helburua eta aplikazio-eremua

Erabilera-baldintza orokor hauek https://www.eresbil.eus/ webgunearen sarrera, nabigazio eta erabilera erregulatzen dute, bai eta testu, grafiko, marrazki, diseinu, kode, software, argazki, musika, bideo, soinu, datu-base, irudi, espresio eta informazioak bezalako edukiak edo jabetza intelektual eta industrialari buruzko lege nazionalek eta nazioarteko tratatuek babestutako beste edozein sorkuntza erabiltzetik ondorioztaturiko erantzukizunak ere.

Fundación Eresbil – Archivo Vasco de la Música enpresak (aurrerantzean ERESBIL) baldintza bereziak ezarri ahal izango ditu berariazko zerbitzuak erabili edota kontratatzeko aplikaziokoak izango direnak eta baldintza oroko hauek aplikazio gehigarrikoak izango dira.

2.2. Zerbitzuetara sartu eta horiek erabiltzeko baldintzak

  1. https://www.eresbil.eus/ webgunera sartzeak hasiera batean izaera libre eta doakoa du. Hala eta guztiz ere, zerbitzu eta edukietariko batzuk aurrez zerbitzu edo produktua kontratatzearen mende egon daitezke eta kasu horietan horretarako kontratazioaren aurretik ERESBILk zure eskura jarriko dituen baldintza bereziak aplikatuko dira.
  2. Webgune honetan bildutako zerbitzuak erabili nahi dituzten adingabekoek beren guraso, tutore edo legezko ordezkarien baimena eduki beharko dute eta horiek izango dira beren kargurako adingabeek egindako ekintzen azken erantzule.
  3. Momenturo Erabiltzaileak webgune honen zerbitzuen erabilera zilegia egin behar du, baldintza orokor hauei, indarrean dagoen legezkotasunari, moralari eta ordena publikoari jarraiki, bai eta Interneten onartu ohi diren praktikei jarraiki ere.
  4. Erabiltzaileak webgune honetan bildutako harpidetza-formularioen bitartez emandako informazio guztia legezkoa, benetakoa, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela bermatzen du. Erabiltzailearen erantzukizunekoa bakarrik izango da ERESBILri berehala emandako informazioan gerta daitekeen edozein aldaketa jakinaraztea.
  5. Erabiltzaileak ez du ondokorik egingo: birus, programa, makro edo karaktereen edozein sekuentzia sartu webgune honen sistema informatikoak kaltetu edo aldatzeko helburuarekin; beste erabiltzaile batzuk sartzea eragoztea baliabide gehiegi kontsumitzearen bitartez; webgune honetan bildutako datuak hartzea publizitate-helburuetarako; hirugarrenen jabetza intelektuala, sekretu industrialak, kontratu-konpromisoak, ohorerako, irudirako eta norbere intimitaterako eskubideak kaltetu ditzaketen ekintzak egitea webgune honetan bildutako zerbitzuen bitartez; bidegabeko lehiako eta publizitate ez-zilegiko ekintzak egitea.
  6. https://www.eresbil.eus/, webgunean zerbitzu bat erabili edota kontratatzeko Erabiltzaileak erregistratu egin behar badu, bera izango da benetako eta legezko informazioa ematearen arduradun. Erregistroaren ondorioz Erabiltzaileari pasahitz bat emango balitzaio, zerbitzu horietara sartzeko pasahitza arretaz erabili eta sekretuan mantentzeko konpromisoa hartuko du. Ondorioz, Erabiltzaileak dira ematen zaizkien edozein identifikatzaile edota pasahitz behar bezala zaindu eta konfidentzialtasunean mantentzearen arduradun eta horien erabilera hirugarrenei aldi baterako nahiz behin betirako ez lagatzeko konpromisoa hartzen dute, bai eta kanpoko pertsonei sartzen ez uztekoa ere. Erabiltzailearen konpromisokoa izango da Erabiltzaileak arretaz ez erabili edo galtzearen ondorioz pasahitz baten bitartez edozein hirugarrenek egiten duen zerbitzuen legez kontrako erabilera.
    Lapurtu, galdu edo baimenik gabe erabiltzen badira bere pasahitzak Erabiltzailea izango da ERESBILri berehala jakinaraztearen arduradun hura baliogabetu ahal izateko. ERESBIL inoiz ez da baimenik gabeko hirugarrenek egindako ekintzen arduradun izango Erabiltzaileak aipaturiko jakinarazpena egiten ez duen bitartean.

2.3. Cookie politika

Zer dira cookieak?

Cookieak kaltegabeko testu-fitxategiak dira, eta zure ekipoan deskargatzen dira webgune batera sartzen zarenean.

Ez dira birus gaiztoak, ezpada Interneten zerbitzu ugari emateko berebiziko garrantzia duten tresnak. Horiei esker, besteak beste, webgunean nabigatu nahi duzun hizkuntza gogora daiteke, webgunearen funtzionaltasuna optimizatzeko estatistikak biltzen dira eta gure edukiak zure sare sozialetan parteka ditzakezu.

Zer cookie mota daude?

  • Cookie teknikoak
    Oinarrizkoenak dira, eta horien bidez jakin daiteke, besteak beste, pertsona bat edo aplikazio automatiko bat ari den nabigatzen, edo erabiltzaile anonimo bat edo erregistraturiko bat dabilen. Hori oinarrizkoa da edozein web dinamikok ondo funtziona dezan.
  • Pertsonalizazio-cookieak
    Halakoen bidez, erabiltzaileak pertsonalizatutako zenbait ezaugarri ezar ditzake zerbitzuan: hizkuntza, eskualdeko konfigurazioa…
  • Analisi-cookieak
    Halakoei esker, erabiltzaile-kopurua zehaztu eta gure webgunearen erabilera neurtu eta estatistikoki azter daiteke.
  • Publizitate-cookieak
    Zure nabigazioaren, jatorriko herrialdearen, hizkuntzaren eta abarren araberako publizitatea erakusten dute.
  • Jokabide-publizitatearen cookieak
    Halakoen bidez, publizitate-espazioak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzen dira. Cookie hauek erabiltzaileen jokabidearen inguruko informazioa biltzen dute, haien nabigatzeko ohiturei etengabe erreparatuz. Horri esker, jokabide horren araberako publizitatea erakusteko profil espezifikoa sor daiteke.

Zer dira cookie propioak eta hirugarrenenak?

Cookie propioak bisitatzen ari zaren webguneak berak sortzen ditu, eta hirugarrenenak, berriz, kanpoko zerbitzuek edo hornitzaileek (Facebook, Twitter, Google, etab.).

Webgune honek erabiltzen dituen cookieak

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren arauei jarraituz, webgune honek cookieak nola erabiltzen dituen azalduko dizugu, ahalik eta informazio zehatzena izan dezazun.

Webgune honek cookie propio hauek erabiltzen ditu:

  • Saioko cookieak 
    Erabiltzailearen hizkuntza gordetzen dute, hurrengo bisitaldietan webgunea hizkuntza horretan karga dadin.
    Webgune honetako cookie-politikaren onarpena gordetzen dute, abisu-mezua berriro ez erakusteko.

Webgune honek hirugarrenen cookie hauek erabiltzen ditu:

  • Google Analytics 
    Cookieak biltzen ditu, webguneko trafikoari eta bisita-kopuruari buruzko estatistikak egiteko. Webgune hau erabiliz gero, onartzen duzu Googlek zuri buruzko informazioa balia dezakeela. Beraz, horren inguruko eskubideren bat gauzatu nahi izanez gero, zuzenean Googlerekin jarri beharko duzu harremanetan. 

Nola desaktibatu gure cookieak (edo beste edozein)

Nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dituzte cookieak, baina, hala ere, zure nabigatzailearen konfigurazioa alda dezakezu, zure ekipoan instalaturiko cookieak onartzeko, blokeatzeko edo kentzeko.

Jarraian ageri diren esteketan, cookieen lehentasunak nabigatzaile nagusietan konfiguratzeko moduari buruzko informazioa aurkituko duzu:

Cookie guztiak desaktibatzea erabakitzen baduzu, zerbitzuaren kalitatea eta bizkortasuna murriztu egin daitezke; are gehiago, ezingo dituzu erabili webgune honek eskainitako zerbitzu edo atal batzuk.

Ohar gehigarriak

  • Webgune honek eta haren legezko ordezkariek ez dute erantzukizunik hartzen cookie-politika honetan aipatutako hirugarrenek izan dezaketen edukiaren edo pribatutasun-politiken egiazkotasunaren gainean.
  • Web-nabigatzaileek cookieak biltzen dituzte, eta, horien bidez, cookieak kentzeko edo desaktibatzeko eskubidea gauzatu behar duzu. Webgune honek eta haren legezko ordezkariek ez dute bermatzen nabigatzaile horiek cookieak zuzen edo oker manipulatzen dituztenik.
  • Zenbait kasutan, beharrezkoa da cookieak instalatzea, nabigatzaileak ez dezan ahaztu cookieak onartzeko edo ez onartzeko erabakia.
  • Google Analytics enpresak Estatu Batuetan kokaturiko zerbitzarietan gordetzen ditu cookieak, eta konpromisoa hartzen du hirugarrenekin ez partekatzeko, sistemak funtzionatzeko beharrezkoa den kasuetan edo legeak horretara behartzen duenean izan ezik. Googleren arabera, ez du gordetzen IP helbidea. Google Inc. konpainiak bat egiten du Portu Seguruaren Akordioarekin; horren bidez bermatzen da transferitutako datu guztiak Europako araudiarekin bat datorren babes-mailarekin tratatuko direla. Esteka honetan kontsulta dezakezu horri buruzko informazio xehea. Beste esteka honetan, berriz, Googlek cookieak nola erabiltzen dituen azaltzen da.
  • Cookie-politika honen inguruko edozein zalantza edo galdera baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, harremanetarako atalaren bidez.

3. Jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak.

ERESBIL da https://www.eresbil.eus/ orria osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen titularra, marka, merkataritzako izena edo zeinu bereizgarria barne. Bereziki eta izaera ez mugatuarekin, egile-eskubideekin babestuak daude diseinu grafikoa, iturburua, logoak, testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak, sinuak eta webgunean bildutako gainerako elementuak.

https://www.eresbil.eus/ webgunean sartu edo nabigatzeak inola ere ez du suposatuko ERESBILk Erabiltzailearen alde bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei uko egin, horiek eskualdatu eta guztiz edo partzialki uztea.

Horregatik, Erabiltzaileak aitortzen du https://www.eresbil.eus/ webguneko eduki guztiak edo batzuk erreproduzitu, kopiatu, banatu, merkaturatu, aldatu, berrerabili, publikoki komunikatu eta, oro har, beste edozein ustiaketa-moduk, edozein prozeduraren bitartez, ERESBILren berariazko eta idatzizko baimenik gabe, bere jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak haustea eragiten duela.

Interneten bitartez https://www.eresbil.eus/ webguneari borondatez emandako datu pertsonal gisa hartzen ez den informazio guztia (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, etab.) ERESBILren jabetza esklusibora pasatuko da eta erabilerako eskubide mugagabeak izango ditu, horregatik emailearen aldeko inolako konpentsaziorik sortu gabe, ez eta beste edozein pertsonaren aldekorik ere.

4. Pribatutasun-politika

Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraiki, jakinarazten dizugu https://www.eresbil.eus/ webgunearen bitartez ematen dizkiguzun datu pertsonalak konfidentzialki tratatuko direla eta helbidea C/ Alfonso XI, nº 2, CP 20100, Errenteria, Gipuzkoa duen ERESBILren titulartasunekoa den eta Datu Babeseko Espainiako Agentzian (www.agpd.es) inskribatuta dagoen fitxategi batera pasatuko direla.

Zure datu pertsonalak horiek biltzeko formulario elektronikoa dagoen orrietan adierazten diren helburuetarako erabiliko dira. Era berean, denbora mugagabez gorde ahal izango dira zure eskaerari erantzun eta interesgarria izan dakizukeen gure jarduerarekin erlazionaturiko informazioa igortzeko (ohiko bideen edo elektronikoen bitartez), berariaz aurka azaltzen zaren arte.

Era berean, jakinarazten dizugu zure sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritzako eskubideez baliatu ahal izango zarela Datu Pertsonalen Babeserako Legean ezarritakoaren arabera, gutun ziurtatua edo jaso izana egiaztatzea ahalbidetzen duen beste moduren batean zure NANaren fotokopiarekin honako helbide honetara bidaliz: C/ Alfonso XI, nº 2, CP 20100, Errenteria, Gipuzkoa. Erregistro elektronikoko edozein inprimakitan azaltzen diren eta nahitaezko gisa adierazten diren eremu horiek ez betetzearen ondorioa ERESBILk zure eskaerari ezin erantzun izatea izan daiteke.

Erabiltzaileak bermatzen du ERESBILri emandako Datu Pertsonalak benetakoak direla eta edozein aldaketa jakinaraztearen arduradun da. Erabiltzailea izango da ERESBILri edo hirugarrenen bati formularioak datu faltsu, oker, osatugabe edo eguneratu gabeekin betetzeak eragin dakiokeen zuzeneko edo zeharkako edozein kalte edo galeraren erantzule. Erabiltzaileak ezingo ditu hirugarrenen datu pertsonalak sartu pribatutasun-politika honetan ezarritakoaren aurretiko baimen informaturik gabe eta horiek sartzearen erantzule bakarra izango da.

ERESBILk eskainitako zerbitzu batzuek datu pertsonalak babestearen inguruko berariazko aurreikuspenak dituzten baldintza bereziak izan ditzakete, beraz, kasu bakoitzeko baldintza bereziak izango dira aplikagarri. Baldintza bereziek erregulatutako guztian pribatutasun-politika honetan bildutako baldintza orokorrak aplikazio gehigarrikoak izango dira. 18 urte baino gutxiagoko haur eta gazteei ohartarazten zaie beren guraso edo tutoreen baimena izan behar dutela IKEIren webgunean datu pertsonalak emateko.eskainitako zerbitzu batzuek datu pertsonalak babestearen inguruko berariazko aurreikuspenak dituzten baldintza bereziak izan ditzakete, beraz, kasu bakoitzeko baldintza bereziak izango dira aplikagarri. Baldintza bereziek erregulatutako guztian pribatutasun-politika honetan bildutako baldintza orokorrak aplikazio gehigarrikoak izango dira. 18 urte baino gutxiagoko haur eta gazteei ohartarazten zaie beren guraso edo tutoreen baimena izan behar dutela ERESBILren webgunean datu pertsonalak emateko.

ERESBILk datu pertsonalak baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo sartzea eragozteko beharrezko neurriak hartu ditu, momenturo teknologiaren egoera, bildutako datuen izaera eta giza ekintzatik edo ingurune fisiko edo naturaletik jasan ditzaketen arriskuak kontuan izanda. Hala eta guztiz ere, Erabiltzaileak segurtasun-neurriak Interneten erasoezinak ez direnaren jakitun izan behar du.

5. Erantzukizun- eta berme-erregimena

  1. ERESBILk ez du bermatzen https://www.eresbil.eus/webgunean bildutako informazioaren fidagarritasun, erabilgarritasun, egiazkotasun edo zehaztasuna, beraz, Erabiltzaileak informazio horretan jarritako erabilgarritasun edo itxaropenak huts egitetik ondorioztatutako izaera oroko kalte eta galerengatiko zuzeneko edo zeharkako edozein erantzukizun baztertzen du.
  2. ERESBILk aitortzen du bere aukeraren eta teknologiaren egoeraren barnean webgunearen funtzionamendu egokia nahiz birusik eta osagai kaltegarriak ez egotea ahalbidetzen duten neurri tekniko nahiz antolamenduko neurriak hartu izana. Hala eta guztiz ere, ondokoen erantzule egin daiteke: (a) https://www.eresbil.eus/ orrian bildutako eduki eta zerbitzuen jarraitasun eta eskuragarritasuna; (b) eduki horietan akatsik ez egotea ez eta gerta litekeen edozein akats zuzentzea ere; (c) birus edota gainerako osagai kaltegarririk ez egotea https://www.eresbil.eus/ orrian; (d) hartu diren segurtasun-neurrien erasoezintasuna; (e) https://www.eresbil.eus/ orriko segurtasun-neurriak urratzen dituen edozein pertsonak eragin ditzakeen kalte edo galerak.
  3. Erabiltzailea izango da hirugarrenen aurreko erantzule bakarra pertsonalki edo bere izenean https://www.eresbil.eus/ webgunera bidalitako edozein komunikazio edo informazioren aurrean, bai eta webgune honetan bildutako eduki edo zerbitzuen legez kontrako erabilerarena ere.
  4. ERESBILk mantenu, konponketa, egunerapen edo hobekuntzako eragiketetarako aldi baterako eta aurreabisurik gabe https://www.eresbil.eus/ webgunerako sarbidea eteteko eskubidea gordetzen du. Egoerak ahalbidetzen duen neurrian, ERESBILk bere webgunean beharrezko aurrerapenarekin abisu bat argitaratuko du zerbitzuak eteteko aurreikusitako datarekin.
  5. https://www.eresbil.eus/ webgunean egon daitezkeen esteken helburu diren orrietan gerta daiteke ERESBILk inolako erantzukizunik ez hartzea, horien gaineko inolako kontrolik ez duelako, eta horien helburua Erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea izango da, beraz, Erabiltzaileak bere erantzukizunpean eskuratzen du horien edukia eta horietan ezarritako erabilera-baldintzen mende.
  6. ERESBILk ez du inolako erantzukizunik hartzen Erabiltzaileek webgunean bildutako eduki eta zerbitzuak erabiltzen dituzten moduaren inguruan. Ondorioz, ez du bermatzen Erabiltzaileek aipaturiko eduki eta zerbitzu horiez egin dezaketen erabilera baldintza orokor hauetara egokitu direnik, ez eta arretaz egingo dutenik ere.

6. Iraupena eta aldaketa

  1. ERESBILk sarbideko baldintza orokor hauek guztiz edo partzialki aldatzeko eskubidea gordetzen du, aldaketak https://www.eresbil.eus/ webgunean argitaratuz. Era berean, aurreabisurik gabe webgunean egoki deritzen aldaketa egin ahal izango ditu ematen dituen eduki eta zerbitzuak nahiz horiek aurkeztu edo kokatzeko modua aldatu, kendu edo gehituz. Ondorioz, ulertuko da indarrean daudenak Erabiltzailea https://www.eresbil.eus/ webgunean sartzen denean argitaratuta daudenak izango direla, beraz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza horiek aldizka irakurri beharko ditu.
  2. Baldintza berezietan ezarritakoa alde batera utzita, ERESBILk amaitu edo etentzat jo ahal izango du orriko edukirako sarbidea edozein momentutan inolako aurreabisurik gabe, Erabiltzailearen aldetik kalte-ordainak eskatzeko inolako aukerarik gabe.

7. Legeria aplikagarria eta jurisdikzio-eskumena

ERESBILren eta Erabiltzailearen artean ezarritako harremanetan legeria aplikagarriaren eta jurisdikzio-eskumenaren inguruan indarrean dagoen araudian ezarritakoa eraenduko da. Hala eta guztiz ere, araudiak alderdientzako foro baten mende geratzearen aukera aurreikusten duen kasuak, hau da ERESBIL eta Erabiltzailearentzako, egokitu ahal izango litzaiekeen beste edozein forori berariaz uko eginez, San Sebastián-ko Epaitegi eta Auzitegien mende geratzen dira.