José María Usandizaga


Jose Maria Usanditzaga Soraluze (Donostia, Gipuzkoa, 1887ko maiatzaren 31a-1915eko urriaren 5a) musikagile, konpositorea eta piano-jotzailea izan zen. Erromantizismo garaikoa, Jesus Guridirekin batera euskal operaren aitatzat hartzen dute aditu askok.

Mendi – Mendiyan (1909)


3 ekitalditako pastoral lirikoa eta epilogoa.
José Power-ena da euskarazko testua. Gaztelerazko egokitzapena A. Barrado-k egina.
Pertsonaiak: Andrea (sopranoa), Joshe Mari eta Kaiku (Tenorea), Juan Cruz (Baritonoa), Gaizto (Baxua), Abestaza eta orkestra.

Las golondrinas (1913)


3 Ekitalditako drama lirikoa
María Lejárraga-rena da testua
Pertsonaiak: Lina (sopranoa), Cecilia (Mezzosopranoa), Juanito (Tenorea), Puck (Baritonoa), Roberto (Baxua), abesbatza eta orkestra.

EGUTEGIA Usandizaga 100 urte

 

Jose Maria Usandizaga konpositorearen heriotzaren mendeurrena da 2015. urtea. Honenbestez, ‘Usandizaga urtea’ izan dadin elkarlanean aritu dira erakunde publikoak eta musikaren munduko eragileak, eta konpositore donostiarrari eskainitako egitarau oparoa antolatu dute.

Gainera, konpositorearen musika kontzertuetan eskaintzeaz gain, grabatu ere egingo dutela azaldu du, eta haren partiturak ere jaso dituztela:

“Usandizaga entzun ez ezik, XXI. mendera ekartzeko urtea da”.

 

Egutegia ikusi

Euskal Festara Paso-doble para banda ; reducción para piano á cuatro manos

by J.M. Usandizaga

3 pièces pour piano 1, Prélude ; 2, Intermezzo ; 3, Final

by J.M. Usandizaga

En la aldea están de fiesta Danza para piano

by J.M. Usandizaga

USANDIZAGA, Símbolo de la ciudad de San Sebastián

 

1915eko urriaren 6ko goiza, Donostia hiriarentzat, zorigaitzeko goiza izan zen, José Mª Usandizagaren heriotzak jazo baitzen. Herio elizkizunak Donostiako Santa Maria Parrokian ospatu ziren, Donostiako Orfeoiaren partaidetzarekin.

Hileta jarraigoa, familiaren etxetik, Garibai kaletik abiatu zen eta geldi uneak egin zituen Casino-an (Cuarteto del Gran Casinok Cuarteto en la obraren andantea interpretatu zuen) Boulevard-ean, Victoria Eugenia-n ( Antzokiko orkestrak, Pablo Sorozabal-ekin biolinista gisa, Las Golondrinas-en preludioa interpretatu zuen) eta azken geldiunea Santa Catalina zubian egin zuten, azken agur gisa (Orfeoiak, Mendi-Mendiyan-eko “Ave María” interpretatu zuen).

Donostian ez da sekula gehiago ezagutu orduan jazotako dolu adierazpen hain garrantzitsurik.