Seleccionar página

Jesús María García Aréjula

Donostian jaio zen, korurako zaletasun handia zuen familia baten baitan. Musika ikasketak Donostiako Kontserbatorioan amaitu zituen, eta bertan ere Industri Ingeniari titulua eskuratu zuen, bai eta Ekonomian Doktoretza.

Hainbat kontzertu eta jaialditan bakarlari gisa aritu izan da, esate baterako: Academy of Ancient Music, Il Gardellino, Accademia Bizantina, Músicos de Su Alteza, La Bellemont, Conductus Ensemble, La Grande Chapelle edo Hippocampus. Azken talde honekin Bach-en kantaten bi grabaziotan parte hartu izan du. Lauda, K617, Arsis, RTVE edo Alpha zigiluentzat ere grabazioak egin ditu.

Antzinako Musika eta musika barrokoa atsegin ditu, eta klasiko eta erromantiko arloan maiz jardun du. Bere errepertorioan hainbat kantata eta oratorio topatzen ditugu. Egun Alemanian bizi den, Granadako Irene González Quero musikariaren A campo abierto operaren estreinaldian parte hartu zuen 2015ean. Cremonako (Italia) eta Friburgoko (Suiza) Jaialdietan parte hartu du, azken honetan Accademia del Piacere taldearekin,  Fahmi Alghai-ren zuzendaritzapean. 2016ko Donostiako Musika Hamabostaldian egongo da, Antzinako Musika zikloaren baitan.