Seleccionar página

Iñaki Salvador

Pianista, konpositorea eta moldatzailea. Piano, harmonia eta konposizio ikasketak José Antonio Medina, Jesús González Alonso eta Francisco Escuderorekin egin zituen. Musika moderno eta jazz-ari dagokionean autodidakta da, Richi Beirach, Lluís Vidal eta Jean-Luc Vallet-en orientabideak jaso dituelarik.

Espainiako Jazz musikari garrantzitsuenekin kontzertu eta grabazioetan kolaboratu izan du eta nazioarte mailan ere lankidetza ugari izan ditu: Allan Skidmore, Jean Toussaint, Jesse Davis, Charles Tolliver edo Alvin Queen.  Bere musika New Yorken entzun da, piano bakarlari gisa eskainitako kontzertuan.

Bere taldeko lider gisa, 15 disko kaleratu ditu, eta ehun baino gehiago beste talde, kantautore eta bakarlarientzako laguntzaile gisa. Sari ugari jaso ditu. Zinema, antzerki, telebista eta dantzarako musika konposatu du.

Irakaskuntzan duen eskarmentuari esker, Musikeneko Jazz saila martxan jarri zuen, eta gaur egun bertako “Piano-Jazz” espezialitateko irakasle da.

Ana Pimenta aktore eta produktorearekin batera “Vaivén-Teatro y Música”-ko zuzendarikide da, 1998an sortu zutena,  eta musika eta antzerki ikuskizunak sortu, ekoiztu eta  zabaltzeko xedea duen plataforma, hain zuzen ere.