Seleccionar página

Errenteriako Udal Txistulari Taldea

Errenteriako Udal Txistulari talde berria 2003ko ekainean eginiko oposaketen ondoren sortu zen. Txistu taldea honako hauek osatzen dute: Xabier Vesga (1go txistua eta zuzendaria), Olatz Oliveri (2. Txistua), Josu Izagirre (silbotea) eta Iñaki Letamendia (atabal).

Txistu taldeak eginkizun desberdinak ditu: igandero herriko auzo desberdinetan bere hots gozoaz esnatzen gaituzte, hilean behin kontzertua eskaintzen dute Udaletxeko arkupetan, Inauterietako diana goiztiarrak, korporazioak, San Juan bezperako aurreskua, Madalenetako prozesioak, buruhandi eta erraldoiak, eta abar luze bat.

Ekintza horietaz gain, herriko beste ekintza eta festetan parte hartzen du. Gainera, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak antolatzen dituen ekitaldietan parte hartzen du beste herrialdetako udal txistu eta txistulariekin batera.

Xabier Vesga zuzendaria
Olatz Oliveri (2. Txistua)

Josu Izagirre (silbotea)

Iñaki Letamendia (atabala).