Seleccionar página

Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Musika Banda – EMKE

Joan den 2014ean 150 urte bete zituen Errenteriako Musika Bandak. 1864. urtean sortua, historian zehar izen ezberdinak jaso izan ditu: “Sociedad Filarmónica” (1864) eta Udal Musika Banda (1923), horrela 1948. urtean orain duen izena hartu zuen.

Bandaren zuzendaritza Teodoro Gamón, Hipólito Guezala, José María Iraola, Gabino Zarranz, Valentín Manso, Ignacio Ubiria, José Luis Mate edo Aitor Mitxelena Rubioren ardurapean egon da; eta zuzendari gonbidatu gisa, M. Lorenzo de Reizábal, J.A. Sáinz Alfaro, J.M. Tife Iparragirre, X. Rallo Sagarzazu edota J.M. Guezala.

Hainbat sari jaso izan ditu eta Donostiako Musika Hamabostaldian parte hartu zuen (1995 eta 1998an), Musikasten 1995etik egun arte; bai eta Oskorri taldearekin Astigarragan eta Errenterian 2008 eta 2014ean. Nazioarte mailan eskaini izan ditu emanaldiak, Bordeleko Nazioarteko Azokan, Lousadan-Oporton (2002) edo Pariseko “La Cigale” antzokian (2010). 1996. urtetik Musika Banden Alardea antolatzen du. 2012an, Nazioarteko Konposizio Lehiaketa antolatu zuen “Musikagileak” elkartearekin batera, eta 2013ko Musikasten,  saritutako obra eta euskal konpositoreen artean sailkapen onena izan zuen obra estreinatu zen.

Gaur egun Carlos Rodríguez Albistur eta Alain Ayerdi dira EMKE-ko zuzendariak.

 

Director Alain Aierdi