Participarán en esta actividad, alrededor de 1.600 niños de educación primaria de Errenteria.
Asteartea 24, asteazkena 25, eta osteguna 26an, MUSIKASTEko bi asteburuen tartean, hainbat jarduera pedagogiko gauzatuko dira. Alde batetik ohiko kontzertu didaktikoak izango ditugu, Errenteriako 8 eta 12 urte bitarteko ikasleei zuzenduak. Errenteria Musikaleko dantza, txistu, piano eta klarineteko irakasleek bereziki prestatutako programa eskainiko digute, “Irratia Dantzan” izenburua izango duenak. Dantza eta musika espezialitate ezberdinak aurkeztea izango du xede. Mikel Cañadarena da ikasketa zentroetan lantzeko garatu den unitate didaktikoa eta bere izan dugu koordinazio lanetan. Ana Egiazabal izango da aurkezlea.
Interpretatzaileak: Errenteria Musikal-eko Irakasleak
Marian Bravo, Vanesa Castaño eta Jon Maia, Euskal Dantza / Julene Calvo, Dantza klasikoa / Larraitz Ugartemendia, Klakea / Itziar Busselo, Txistua / Marixi Sesma, Klarinetea / Javi Fernández, pianoa
Aurkezpena eta gida didaktikoa:
Ana Egiazabal
Ideia eta gidoia:
Mikel Cañada