Seleccionar página

Bogoroditsie Abesbatza

Hogeita lau kidez osatutako ahots nahasietako koru elkartea da. Hastapenetatik Ion Ugarriza izan da bere zuzendaria.

Durangon jaiotako ganbera abesbatzak bere kideen musika grina asetzea zuen xede. Denborak aurrera egin ahala, musika garaikidea hedatzea eta musika espresio bide berriak ezartzearen aldeko ideiak nagusitu ziren taldeko kideen artean. Testuinguru honetan, bere ahots garapena dibertsifikatu eta aberastuko duten ekimenetan parte hartzeko prest daude, eta hainbat dantza talderekin kolaboratu dute, zenbait operetan parte hartu dute eta abesbatzako zenbait  kidek, bakarlari gisa emanaldiak eskaini izan dituzte.

Aukeratutako errepertorioaren baitan, eta ganberako abesbatza izanik, kanpoko laguntza ere behar izaten dute.

Bere hastapenetatik Bogoroditsie Abesbatzak autore berrien lanak ikertu eta jakitera eman nahi izan ditu, bere publikoa musika ikuspegi berrietara hurbildu nahian, 20 urte beranduago hau izanik taldearekin helburu nagusia. Hori dela eta konpositore ezberdinekin kolaboratu izan du eta koru ondarea aberastean ere asko lagundu izan du.

 

Director Ion Ugarriza
Piano Junkal Guerrero 
http://bogoroditsie.kzcomunidades.net/es/html/