Seleccionar página

Opus Lírica

Musikastek XVIII. mendeko saloietatik eta ondoren liederrak garai erromantikoan izan zuen garapenetik abiatuz, poeten testuei musika jarriz sortutako kontzertua prestatu dugu. Musikastek hiru zatitan banatutako lied kontzertua aurkezten du. Kontzertu honetan lied errepertorioaren berrehun urteetako laburpen bat entzun ahal izango da.

Hiru abeslari bakarlarik, pianoaren laguntzaz, euskal musikagileek hizkuntza ezberdinetan (euskara edo gaztelera ez diren hizkuntzetan) konposatutako obrak eskainiko dizkigute. Euskal musikagileek beraien bidaia fisiko edo estetikoetan sentitutako irudi zehatzaren adierazgarri dira obra hauek.