Ametsa Abesbatza

Ametsa Abesbatza Irunen sortu zen 1957an. Hainbat lehiaketatan parte hartu du (Cocentaina, Zumarraga, Burgos edo Tolosa) bai nazioarte mailan ere (Gorizzia, La Haya) eta sari ugari lortu izan ditu. Jaialdi garrantzitsutan parte hartu du (Donostia, Donibane Lohitzune, Lourdes, Hondarribia, Valladolid, Cambes edo Pons) eta baita kultur asteetan ere (Bordele eta Valladolid).
Aro ezberdinetako obra polifonikoetan oinarritzen den errepertorioa du eta garrantzi berezia ematen dio Euskal autoreek sortutako korurako musikari. Azken urteetan kontzertu sinfonikoetan parte hartu du errepertorio unibertsala interpretatuz, eta zenbait opera proiektutan ere parte hartu du (Madame Butterfly o Don Pasquale). Hamaika disko grabatu ditu, horien artean F. Schubert-en Misa en la b M (1981) eta Irungo Sara Soto-ri buruzko monografikoan partaidetza (2006) aipagarriak direlarik. Era berean, aipagarria da Lurdes-eko Nazioarteko Musika Jaialdirako egindako A. Lesbordes-en Misa Festiva-ren muntaia eta grabazioa. 2008an Jordi Lluis Rigoll konpositorearen Misa Ametsa estreinatu eta grabatu zuen Iñaki Etxepare biolontxelo-jotzailearekin batera.
2007an Ametsa Abesbatza Kultur Elkarteak bere sorkuntzaren 50. urtemuga ospatu zuen. Egun Fernando Etxepare Gómez da bertako zuzendaria.
Info gehiago
Zuzendaria Fernando Etxepare
Partaideak 45
Web orria www.coroametsa.org