Ana Otxoa Pando, soprano

Jesús Arambarri kontserbatorioan musika ikasten hasi zen bilbotar hau, EHUn musikako irakasle espezialitatean diplomatu zen, Psikopedagogian UDn, eta Kantuko goi mailako titulua eskuratu zuen Musikenen.
Barredo, A. Urkijo, E. Andueza, A. Branch, M. Pikulsky, A. Zabala edo R. Fernández errepertoristekin ikasi zuen, eta J.de Solaun, I. Martínez, I. Cotrubas, A. M. Sánchez, M. Arruabarrena, R. Kabaivanska, A. L. Chova eta A. B. Hernández kantariekin ere bai.
Talde amateur eta profesionalekin abestu izan du, bai eta Musikeneko Orkestrarekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Sevillako Orkestra Sinfoniko Errealarekin ere.
Las Gavilanes eta Luis Fernanda interpretatu ditu, L’Incoronazione di Poppea, Macbeth edo Nabucco operak ere, Ni fu ni Fa # obra ere (Bost Axola bemola euskaraz) baita Der Kaiser von Atlantis obra ere bere estreinaldian.
Sarrebourg, Cedeña, Normandia, Sevilla, Cuenca eta Leongo jaialdi eta kontzertu zikloetan parte hartu izan du. T. Garbizu, J.J. Eslava edo H. Parra konpositoreen obrak estreinatu ditu.
Bakarlari gisa, Musikeneko Orkestra, Kea Taldea, Capilla Peñaflorida eta Los Músicos de su Alteza taldeekin grabazioak ditu. Bere azken grabazioa Selene da, T. Marco-ren opera, Seleneren paperean.