
San Juan Bautista Abesbatza
http://conservatorioleioa.com/leioakantikakorala/es/san-juan-bautista.html
Leioako San Juan Bautista Abesbatza José Ignacio Sarriak sortu zuen 1968an. 40 urte hauek guztietan SJBk kontzertu asko eman ditu Espainia eta Europan zehar, eta hainbat orkestra eta zuzendarirekin lan egin izan du, estatu mailako erreferentziazko abesbatza bilakatuz. Hainbat grabazio ditu eta estatu mailan ez ezik nazioarte mailan ere sari ugari jaso ditu, batez ere Basilio Astúlezen zuzendaritzapean egondako epean.
2008an SJB guztiz eraldatu zen eta Leioako Udal Kontserbatorioan integratu zen. Egun Leioa kantika Koralan ikasi duten 32 kidez osatua dago.
Jaialdi ezberdinetan sari ugari jaso izan ditu, beste batzuen artean honakoak azpimarratuz: Ejea de los Caballeros (2009), Avilés (2009,2010,2015, eta 2009an jatorrizko eskualdeko obra onenaren Axuntabense Saria ere jaso zuen), Torreviejako Habanera eta Polifonia Nazioarteko 62. Jaialdia (2016). 2017an Orfeo operan parte hartu zuen, Karel Valterren musika zuzendaritzapean eta Barbora Harokováren eszena zuzendaritzapean.
Bere sorreraren 50. Urtemuga dela eta, hainbat kontzertuko emango ditu Katalunian, baita Andaluzian udan ere.
