Raúl del Toro Sola

Raúl del Toro Sola (Zangoza, Nafarroa, 1973) Organo, Piano, Klabizenbalo eta Solfeo-Musikaren Teorian lizentziatua da, eta Konposizio eta Kantu Gregoriano ikastaroak egin ditu. Organo ikasketak M. Torrent-ekin eta J.v. Oortmerssen-ekin egin zituen.

Andrés Segovia – J.M. Ruiz Morales saria ezezik (Compostelako Done Jakue,1999) Brujaseko Van Vlanderen Nazioarteko XXXVII Lehiaketako lehen saria ere eskuratu zuen (2000). 2003an CSICeko Musikologia Sailaren gradu-ondo eta espezializazio diploma eskuratu zuen.

Kontzertu ugari eskaini ditu Espainian, Europako hainbat herrialdeetan, Estatu Batuetan, Filipinatan eta Japonian..

Salamancako Kontserbatorio Profesionaleko organoko irakaslea izan zen (2002-2005), baita hiri honetako unibertsitateko San Jerónimo Kapera Errealeko organista ere.  Egun, organo katedra ematen du Nafarroako CSMn. RNEko El órgano saioa zuzendu zuen. Iruñeko El Salvador elizako organista da eta Gaudeamus gregoriar schola zuzentzen du. 2017an Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoregoa lortu zuen tesiarekin: La obra para órgano del P. José Antonio de Donostia (1886-1956). Presentación de obras inéditas, estudio del estilo musical y edición crítica del Itinerarium Mysticum.