
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
www.euskadikoorkestra.eus
Zuzendari titularra: Robert Treviño
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere horretan jarraitzen du euskal musika-ekoizpena hedatu eta bere interpreteen pizgarri eta plataforma izatearen aldeko ahaleginean. Hori dela-eta, Errenteriako Euskal Musikaren Astearen (Musikaste) zerbitzura jartzen da gaur berriz bere, 24.enez. Oraingoan, eta lehenengo aldiz, Robert Treviño zuzendari titularrarekin.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak tinko eusten dio musika sinfonikoa zabaldu eta euskal musikari arreta berezia eskaintzearen bere bokazioari. Kontzertu-ziklo iraunkorrak ditu Bilbo (Euskalduna Jauregia), Gasteiz (Principal Antzokia), Donostia (Kursaal Auditorioa) eta Iruñean (Baluarte Auditorioa). Gainera, beste bi ziklo antolatzen ditu, ganbera musikaren ingurukoa bata eta haur eta familiarteko publikoari zuzendutakoa bestea. Eta horretaz gain, euskal konpositoreen ekoizpen sinfonikoan arreta berezia jartzen duen jarduera diskografiko eskerga burutzen du halaber. Jarduera guzti hau Orkestraren Miramongo egoitzan, duela 28 urte eraikitako espazio berezian diseinatu, planifikatu eta garatzen da. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa erreferentziazko orkestra da gaur, bai erkidego mailan, denboraldiro 150.000 entzule biltzen baititu, eta baita estatu mailan ere, bere kontzertu-zikloetan abonatu diren 7000 pertsonei esker.
