
Nora Abesbatza
https://www.facebook.com/coral.nora
1968an Fermín Iriartek sortu zuen Zangozako Nora abesbatza. Emanaldi ugari eskaini izan ditu leku aipagarrietan, esate baterako: Iruñea Salamanca, Malaga eta Sevillako katedraletan, Bartzelonako Generalitateko Palau-an, Nafarroako Unibertsitate Publikoan edo Iruñeko Pablo Sarasate Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. J.F. de Iribarren, L. Elizalde, A. Guerrero, L. Ondarra eta Zangozako beste musikagileei buruzko disko monografikoak grabatu izan ditu. Bere musika Erromako eta Pariseko Pueri Cantores nazioarteko topagunean entzun zen, eta Nafarroak Fernando Remachari, oraindik bizirik zenean, Tuteran eta Iruñean egin zizkion omenaldietan parte hartu zuen.
Nora abesbatza bere hastapenetatik Nafarroako Abesbatzen Federazioko kide da. 2012tik aurrera Bruno Jiménezek zuzentzen du Zangozako Nora abesbatza. Atarrabiako abesbatzen lehiaketan lehen saria eskuratu zuen 2014an, eta hainbat kontzertu eman ditu Vienan (Austria) eta Baionan (Frantzia). Zangozako musikagileen ondarea ikasi eta jakitera ematea du xede Nora abesbatzak, eta ondorioz, honako musikagileen errepertorioarekin kontzertuak programatu ditu: Juan Francés de Iribarren, Daniel Piudo, Sebastián Larrañeta, Buenaventurá Íñiguez, Luis Elizalde, Antonio Guerrero, edo Genaro Vallejos. Nora abesbatzak aurten bere berrogeita hamargarren urtemuga ospatuko du.
