Landarbaso Abesbatza

http://www.landarbaso.com

1991 urtearen bukaeran sortu zen Errenterian eta egun, bataz beste, 29 urteko 49 abeslarik osatzen dute. Taldea, hasieratik, Iñaki Tolaretxipiren musika-zuzendaritzapean egon da.

Landarbasok errepertorio zabala lantzen du, hainbat garai eta estilotakoa, bai obra profano eta baita eliza obrak ere abestuz. Korurako euskal abesti ugari estreinatu ditu. Landarbaso abesbatzak euskal folkloreari lotutako obrak sortu eta harmonizatzen ditu, eta Konplize ditut eta…, Landarbaso Munduan I eta II edo Landarbaso 25! egitasmoak publikoaren aurrean aurkeztu ditu.  Taldeak 2016 urtean bere 25. urteurrena ospatu zuen, eta ordutik haur eta gazte taldeak ere baditu.

 

 Abesbatzak azken urteotan, penintsulan zehar, ziklo, lehiaketa eta kontzertu askotan parte hartu du eta 2001etik aurrera abesbatza nazioarte mailako lehiaketetatik gonbiteak jasotzen hasi zen, sari garrantzitsuak eskuratuz. Landarbaso Abesbatzak 4 sari nazional eta nazioarteko 16 ditu.

9 disko grabatu ditu eta horietatik aipagarriena, bere 25. urtemuga zela eta 2016an grabatu zuten Konplize ditut eta… diskoa da.