Eugenia Boix, Estitxu Oraá eta Susana García de Salazar

EUGENIA BOIX

Jaiotzez Monzón-ekoa da eta Salamancako Goi Mailako Kontserbatorioan karrera amaierako aparteko saria eman zioten. Kantuko graduondoko ikastaroa egin zuen ESMUCen, eta Bruselako Goi-Mailako Kontserbatorioan lied-ari buruzko masterra burutu. 2007an Beca Montserrat Caballé – Bernabé Martí beken lehen saria irabazi zuen; 2009an eta 2010ean Ángel Vegas beka irabazi zuen, eta 2012ko ekainean Operalia lehiaketako finalerdira iritsi zen.

Hainbat zuzendariren zuzendaritzapean abestu izan du, besteak beste, F.M. Sardelli, C. Mena, M. Huggett, J.C. Rivera, A. Recasens, L.A. González, E. López Banzo, A. Nosky, A. Posada, M. Ortega, G. Rozhdestvensky, J. Martin, P. Goodwin, L. Bringuier, G. García Calvo, L. Ulrik Mortensen, V. Pablo Pérez, K. Ono eta Sir Neville Marriner.

Honako paperak izan ditu: Belinda izan zen Purcell-en Dido & Aeneas-en, baita The Fairy Queen ere; Madrilgo Antzoki Errealean Il Viaggio a Reims-eko Corinna izan zen, Frasquita Carmen-en, Pamina Die Zauberflöte-n, Woglinde Das Rheingold-en. Era berean, oratorio eta errezitaldi ugari interpretatu ditu Europan, Amerikan eta Asian.

Hainbat disko grabatu ditu, esate baterako, Tomás Luis de Victoriaren Responsorios de Tinieblas Música Fictarekin, José de Nebraren Amor Aumenta el valor Los Músicos de su Alteza-rekin; C. Galánen Canto del Alm, F. Vallsen Misa Scala Aretina, J. Hidalgoren Música para el Rey Planeta, S. Durónen Música para dos dinastías La Grande Chapelle-kin, Crudo Amor, Agostino Steffaniren duoak Carlos Mena kontratenorearekin eta Forma Antiqva-rekin; Principles to learn to play the cello Francesco Suprianiren musikarekin, Guillermo Turina biolontxelistarekin eta Tomoko Matsuoka klabezin-jotzailearekin.

SUSANA GARCÍA DE SALAZAR

Vitoria-Gasteizen jaio zen 1972an, eta bertako Jesus Guridi Kontserbatorioan musika ikasi zuen. Basileako Musikhochschule-ren (Suitza) beka jaso zuen eta P. Efler eta A. Oetiker piano-jotzaileekin piano ikasketak jarraitu zituen. Espainian R. Requejo piano-jotzailearekin lan egin zuen, eta bide batez pianista-laguntzaile errepertorioa areagotu zuen.

  1. urtean XX. mendeko euskal musikari buruzko diskoa grabatu zuen Harmoní Mundirentzat, Paisajes del recuerdo izenburupean, Carlos Mena kontratenoreari pianoz lagunduta. Publikoak eta espezializatutako kritikak lana goretsi zuen.

Hainbat aretotan eta jaialditan parte hartu izan du, esate baterako, Kursaalen (Donostia), Euskalduna Jauregian eta Arriagan (Bilbo), Zarzuelako Lied Zikloan eta Madrilgo Auditorium Nazionalean, Chillida Lekun eta Victoria Eugenian Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan, Musikasten (Errenteria), Joaquín Turina aretoan (Sevilla), Mahón-eko Udal Antzokian, Pérez Galdós antzokian (Las Palmas Kanaria Handikoa), Folle Journée Jaialdian (Nantes), Belem-eko (Lisboa) Kultur Zentroan Festa da Música-ren baitan, Tourraineko Musika Astean (Tours, Frantzia) edo Monty Jaialdian (Belgika).

Alberto Iglesiasek Carlos Mena kontratenorearentzat idatzitako Chansons Légères obraren estreinaldian parte hartu du.

ESTITXU ORAÁ

Vitoria-Gasteizen jaio eta bertan egin zituen musika ikasketak. Biolontxeloko goi mailako ikasketak egin zituen, baita ganbera musikakoak ere, eta bi espezialitateetan notarik altuena eskuratu zuen. Milango Giuseppe Verdi kontserbatorioan ikasten jarraitu zuen Rocco Filippini maisuarekin, eta Alcalá de Henareseko Unibertsitatean hobekuntza ikastaroak egin zituen Lluis Claret-ekin.

Hainbat ikastarotan parte hartu izan du, eta beste hainbaten artean, hauek izan ditu irakasle: Roel Dieltiens, Paul Friedhoff, János Starker, Herwig Coryn, Mario Brunello eta Franco Rossi.

Euskadiko Gazte Orkestrako titularra ez ezik, WYOko (Munduko Gazte Orkestra) kide ere izan zen, eta hainbat orkestratan parte hartu izan du, esate baterako: Euskadiko Orkestra Sinfoniko, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Kanaria Handiko Orkestra Sinfonikoa edo Italiako Orkestra Filarmonikoa.

Ganbera musikaren zalea izanik, hainbat taldetan parte hartu izan du, adibidez, Oblivion harizko boskotean, Ariadna harizko laukotean, Camerata Eurídice-n, etab. Susana García de Salazarrekin duoa osatzen du maiz, eta Vitoria-Gasteizko Sincro musika garaikideko ensembleko kide ere bada, eta beraiekin hainbat bira egin ditu estatu nahiz nazioarte mailan.

2006az geroztik Vitoria-Gasteizko Jesús Guridi musika kontserbatorioko irakaslea da.