
Donostia eta Gasteizko Kontserbatorioetako Big Band-ak
Hezkuntza Departamentuak jazz eta musika modernoa ikasi ahal izateko bidea ireki zuen profesional mailako musika ikasketen curriculum-aren barruan, bai kontserbatorioetan, bai musika eskoletan ere. Modu honetan, jazz musika eta musika modernoa ikasi nahi duten ikasleen interesei erantzuteaz gain, goi mailan sartu nahi duten ikasleei oinarrizko hezkuntza bat eskaintzen die. Proiektu honi esker, EIJO jaio zen eta aurten DVD bat aurkeztuko dugu. DVD horretan lehen bi urteetako lana jasotzen da, eta Angel Unzu eta Gonzalo Tejadak proiektu honetarako prestatu dituzten konposizioak azaltzen dituzte.
JESÚS GURIDI BIG BAND
Saxofoiak: Peio Martínez, Miren Legido, Enara Egileta, María Alvarado, Adrián San Román; Tronpetak: Nico Andino, Irati Martínez, Aimar Palacios, Imanol Suberviola; Tronboia: Iker Marcos; Tuba: David Pejenaute; Pianoa: Iñar Sastre; Gitarra: Iban Martín; Baxu elektrikoa: Elena Lezaun; Bateria: Oier Pérez; Ahotsa: María Izaga; Zuzendaria: Iñigo Ibaibarriaga
DONOSTIAKO FC. ESCUDERO KONTSERBATORIOKO “EASO JAZZ ORKESTRA”
Saxofoiak: Ainara Rueda, Carlos Ortiz del Rio, Oier Parada, Mirari Ucin, Julen Oruesagasti; Tronpetak: Ibai Olazabal, Jokin Eguzkiza; Tronboiak: Beñat Echabe, Loren Loinaz, Jon Fernandez, Eneko Gomez; Gitarra elektrikoa: Ander Zubillaga; Baxu elektrikoa: Javier Etxarri; Bateria: Oier Dorado; Perkusioa: Iker Tellería; Ahotsa: María Martín Campos; Zuzendaria: Roberto Pacheco
