
Araba Abesbatza
https://arabaabesbatza.wordpress.com
Vitoria-Gasteizko Araba Abesbatza ahots baxuko Araba Musika-Elkartearen taldea da. Gaur egun abesbatza hogeita hamazazpi ahotsek osatzen dute. Bere sorreratik 1968an Sabin Salaberri-k, Antton Lete-k, Manu Sagastume-k, Roberto Ugarte-k, Angel Alday-k eta Aitor Saez de Cortazar-ek zuzendu dute abesbatza.
Euskal Herrialde osoan kontzertuak eman ditu, baita Espainia, Italia, Frantzia, Portugal, Belgika, Hungaria eta Argentinako hainbat jaialditan ere. Vitoria-Gasteizko Udal Musika Banda, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Donostiako Ganbera Orkestra, Iruñeko Santa Cecilia Orkestra eta Vitoria-Gasteizko Kameratarekin aritu da.
50 urteko ibilbidean, euskal musikari garrantzi berezia eskaini diote. 7 disko grabatu ditu.
Emanaldi garrantzitsuenak 1984ko Arezzo-ko Koru Lehiaketako Kontzertua, 1985eko Lisboako Musika-Koralen Asteko kontzertua edo 2014ko Vitoria-Gasteizko Santa Maria Katedralaren berrirekitze meza dira. Bere 50 urteurrena ospatzeko amaierako ekitaldi gisa, kontzertua eskainiko dute Nafarroako Orkestrarekin, Juanjo Menaren zuzendaritzapean.
