Andra Mari Abesbatza

http://www.coralandramari.com

José Luis Ansorenak 1966an sortua, bere sorkuntzaren urrezko ezteiak berriki ospatu ditu. Ansorena bera izan zen koruaren zuzendari 1966tik 1994an jubilatu zen arte; orduan José Manuel Tifek hartu zion txanda eta bertako zuzendari izan zen 2015 arte. Gaur egun Andoni Sierra da Andra Mari Abesbatzaren zuzendari artistikoa.

Estatuko agertoki garrantzitsuenetan eman ditu emanaldiak. Europako hainbat herrialdetan (Austria, Belgika, Frantzia, Italia eta Suitza) eta Argentinan birak eskaini ditu.

Besteak beste, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilbokoarekin, Espainiako Nazionalarekin, Tenerifekoarekin, Galiziakoarekin, Scottish Chamber Orchestrarekin, Buenos Aireseko Filarmonikarekin, XVIII. mendeko orkestrarekin, Cadaquéseko Orkestrarekin, Akitaniako Bordeleko Nazionalarekin, Mahler Chamber Orchestrarekin edo Frankfurteko Irratiko Orkestra Sinfonikoarekin aritu da elkarlanean, eta zuzendari izan ditu Fr. Brüggen, E. García Asensio, O. Alonso, A. Boreyko, A. Orozco-Estrada, R. King, Ph. Pickett, J. López Cobos, C. Rizzi, A. Ros Marbá, J. Mena, V. Pablo Pérez, M. Honeck, Ph. Herreweghe edo P. Goodwin beste askoren artean.

Hemeretzi disko grabatu ditu, koru musikan genero guztiekin, operak eta zartzuelak barne, euskal musikan espezializatua badago ere. José Luis Ansorenaren eskutik 1973an   Errenterian geroztik urtero egiten den Musikaste jaialdia sortu zuen. 1974an, berriz, Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa sortu zuen.