Unai Urretxo

Suwongo Unibertsitateko katedraduna da, eta Hwaseong Festival Orchestrako Zuzendari Artistikoa, eta Kwangsungko Orkestra Filarmonikoaren Zuzendari Titularra da.

Azken bi hamarkadetan Europa naiz Amerikako orkestretako musikari gisa ibilbide oparoa izan du. Musika ikasketak Arrasate Musikalen hasi zituen, Donostiako Kontserbatorioan amaitu zituelarik. Boston Universityn jarraitu zuen ikasten Scott Harman eta Ronald Barron irakasleekin.

Orkestrako zuzendaritza arloari dagokionean, Unai Urrechok Varsoviako Chopin Unibertsitateko Sygmon Kawalla maisuarekin burutu ditu ikasketak.

Virtuoso Ensemble, Spanish Brass Luur Metalls edo Sori Contemporary Ensemble taldeak zuzendu izan ditu. Dance and Opera aldizkariaren “Conductor of the Summer” errekonozimendua jaso zuen nazioarteko Jeju jaialdian egindako lanari esker.

Koreako Auditorio Nazionalean zuzentzen du, bai eta Koreako orkestra nagusienak edo Errusiako San Petersburgoko Estatuko Orkestra Sinfonikoa ere. Denboraldi honetan Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Seongnam Philharmonic Orchestra eta Korean Symphony Orchestra zuzentzeko gonbiteak jaso ditu.

Estatu Batuetako, Asiako nahiz Europako hainbat unibertsitateetan klaseak ematen ditu. Yale University, Boston eta Michigan unibertsitateetatik  klaseak emateko eskaintzak jaso ditu.