Gasteizko Abesbatza

Gasteizko Abesbatza izena hartu du Araba Abesbatzak eta Samaniego Abesbatzak genero sinfoniko koraleko obrak bereganatzeko sortu duten koru ardatzak. 1968an eta 1977an sortu ziren bi talde hauek, ibilbide luzea izan dute eta mota guztietako errepertorioa interpretatu dute, euskal musikarekiko zaletasun bereziarekin. Europa eta penintsula guztian zehar emanaldi ugari eskaini izan dituzte, eta disko ugari ere grabatu dituzte, batzuetan beste zenbait talderekin lankidetzan.
Gasteizko Abesbatza izen honen baitan, oraingo honetan, Suessatio ganbera taldea eta Luis Aramburu Musika Eskolako Abesbatza ditugu ere, gasteiztarrak biak.
Suessatio Taldea 2010ean sortu zen, eta programa tematikoen errealizazioan espezializatu da, antzerki edo dantzako multimedia elementuak barneratuz batzuetan. Gesualdo, Bach, Monteverdi, Brahams edo “Magnificat” edo “Salve Regina” historikoei buruzko monografikoak dira, egin dituzten zenbait programa.
“Luis Aramburu” Udal Musika Eskolaren korua 2005ean hasi zen martxan, ahots teknikan Montse Sánchez-en laguntzarekin, Carmen Ayastuy pianoan eta Carmen Molina zuzendaritzan. Era askotako errepertorioa dute, eta eskolako bizitza akademikoan nahiz hiriko kultura ekitaldietan parte hartzen dute.
Gasteizko Abesbatza
Araba Abesbatza
Udal Musika Eskolako Abesbatza
Samaniego Abesbatza
Suessatio Taldea