



Musikaste jaialdiaren 48. edizioak Jose Luis Ansorena, jaialdiaren sortzailea, oroitzeko eskaintza berezia egingo du. Iaz hil zen, eta ezin izan zuen gustuko genuen omenaldia jaso.
COVID-19ak gure urteroko hitzordua urrira atzeratzera behartu gaitu, eta programazioan aldaketaren bat egin behar izan dugun arren, jaialdiak leial jarraitzen du hain ezagunak ez diren egile klasikoak eta euskal konpositoreen belaunaldi berria ezagutzera emateko idealekin.
Iparragirre abeslariaren jaiotzaren 200. urteurrena ospatzen den urte honetan, bere abesti ezagunak izango dira jaialdian egingo diren ekitaldi guztien gaietako bat.
Horrela, Musikaste 2020an Xare Laborategia, Sigma Project, Uraval Ensemble, Khantoria eta Errenteriako abesbatzak ikusi ahal izango ditugu.
Sarreren salmenta
NIESSEN KULTURGUNEKO LEHIATILAN
Astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 17:00-20:00
SARRERAK ONLINE EROSI
Eguna Ordua Artista Lekua Sarrerak
Urriak 16 20:00 Xare Laborategia Niessen Kulturgunea Sarrera erosi
Urriak 17 20:00 Sigma Project Niessen Kulturgunea Sarrera erosi
Urriak 18 12:00 Udal Txistulariak eta EMKE Banda Koldo Mitxelenako jolastoki estalia Gonbidapena eskuratu
Urriak 22 20:00 URVAL Ensemble+Jon Maia+Gorma Hermosa Niessen Kulturgunea Sarrera erosi
Urriak 23 20:00 Khantoria Ermita Magdalena AGORTUTA
Urriak 24 20:30 Karnaba, Zaria Koru Eskola, Landarbaso abesbatza Fatimako Parrokia AGORTUTA
* Dohako kontzertuetara joateko gonbidapena eskuratzea beharrezkoa da.



