
[…] Honela zioen Madrilgo egunkari batek 1884ko abenduan:
« Sociedad de Cuartetos-ek herenegun, Romero Aretoan egin zuen entseguan, Arriaga euskal musikagilearen hiru kuarteto interpetatu zituen; Bilbon jaiotako gazte apartak, hogei urte zituela Parisen zendu zena, merezimendu handiko hainbat obra idatzita utzi zituen. Entseguan izan ziren aditu batzuek goraipamen handiak egin zizkieten konposizio horiei; laster Madrilgo publikoak ezagutuko ditu, aipatutako Elkarteak Madrilen eskainiko dituen saioetako batean, obra horietako batzuk eskaitzeko asmoa baitu».
Arriagaren lehen Kuartetoa Madrilgo Romero Areto ederrean jo zen 1885eko urtarrilaren 23an, Monasterio, Urrutia, Lestán eta Mireckiren eskutik.
[…] Madrilgo prentsa osoak bat egin zuen obra hauen garrantziari eta edertasun artistikoari buruzko iritzi bateratuarekin.[…] Arriagaren jaioterrian ahaztuta egon izana, halako seme ospetsuaz harro egoteko arrazoi osoa izan arren, ez da batere harrigarria; hori da jeinu guztien lege orokorra, eta hala dio esaera zahar batek, arrunta bezain egiazkoa: «Inor ez da profeta bere herrian».
Juan de Eresalde, Bilbo, 1917ko urtarrilaren 27a
(Jatorrizkotik itzulia)
